Sidney Holland
Sidney George Holland (Greendale, Canterbury eskualdea, 1893ko urriaren 18a - Wellington, 1961eko abuztuaren 5a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko 25. lehen ministroa izan zen 1949tik 1957ra.
Birika bat galdu zuen Lehen Mundu Gerran borrokatu zen. Hockey jokalaria izan zen probintzia mailan eta federazioko karguak bete zituen gero.
1935ean parlamentuko kide hautatu zuten eta 1940an Alderdi Nazionaleko buru eta oposizioko buru bihurtu zen. 1942an, gerra-kabineteko kide izan zen labur-labur. 1949ko hauteskundeak irabazi eta abenduaren 13an lehen ministro kargua hartu zuen. Erreforma ekonomiko moderatuak ezarri zituen eta estatu-kontrolak desegin zituen. Gainera, parlamentuko goi-ganbera indargabetu zuen. 1951n garaipena errepikatu zuen eta ANZUSek defentsa ituna sinatu zuen Australia eta Estatu Batuekin. Hirugarren garaipena lortu zuen 1964an eta hiru urte geroago dimisioa eman zuen osasun arrazoiengatik.