Sid Vicious

John Simon Ritchie, (Londres, 1957ko maiatzaren 10aNew York, 1979ko otsailaren 2a), Sid Vicious bezala hobeto ezagutua, punk musikari ingelesa izan zen, Sex Pistols taldeko baxu-jotzailea. Ingalaterrako punk mugimenduaren ikurretako bat izan da John Lydonekin batera (Johnny Rotten, Sex Pistolseko abeslaria). Eta 21 urterekin gaindosi batez hil egin zen.

Sid Vicious

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Simon Ritchie
JaiotzaLewisham (en) Itzuli, 1957ko maiatzaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaManhattan, 1979ko otsailaren 2a (21 urte)
Heriotza moduamisadventure (en) Itzuli
suizidioa: opioid overdose (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHackney College (en) Itzuli
Westminster Kingsway College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta bass guitarist (en) Itzuli
KidetzaSiouxsie and the Banshees
Sex Pistols
Vicious White Kids
Izengoitia(k)Sid Vicious
Genero artistikoapunk
Musika instrumentuabaxua
DiskoetxeaVirgin Records
EMI

IMDB: nm0895965 Souncloud: sidvicious-music Last fm: Sid+Vicious Musicbrainz: 637504e3-be95-4005-83ee-3ebb91f9fcf9 Discogs: 309283 Allmusic: mn0000755312 Find a Grave: 3675 Deezer: 7185 Edit the value on Wikidata

Biografia

Sid Vicious Londresen jaio zen 1957an, baina zazpi urte zituela amarekin Kentera bizitzera joan zen, aitak familia utzi ondoren. Ama beste gizon batekin ezkondu bazen ere, hau berehala hil zen, eta gaztaroan askotan aldatu zuen Sidek etxez eta herriz.

Haurtzarotik Sidek beti jende famatua bezalakoa izan nahi zuen. “Azkar bizi, goiz hil” zen bere leloa. Dennos Morrisek, taldeko argazkilariak, behin esan zuen Vicious pertsona lotsatia zela. Lagunek “lerden eta atsegina” zela esaten zuten. Ritchiek “Sid Viciousen” izen artistikoa hartu zuen, hamsterrarekin zuen ikusiarengatik. Bere lehen izena Simon izan zen. John Lydon, John Wardle (Jah Wobble) eta John Grayrekin bizi izan zen etxe batean.

John Lydon eta beste bi eskolako lagunekin "okupa" bizi zen, Sid Vicious izena Lydonen hamsterrarena hartu zuenean. Aurrez beste talde batzuetan ibili ondoren, 1977an egin zuen bat Sex Pistolsekin, Glen Matlock abeslariak taldea utzi zuenean. Lydon taldeko abeslaria zen ordurako, eta Vicious bere lagun mina izanik, taldean sartzeko hautagai aproposa zen.

Baxu-jotzaile bezala aparteko abileziarik ez bazuen ere, punk mugimenduak eskatzen zuen itxura eta jokaera bazituen, eta konpositore bezala ere baliagarria zen. Azaroan, neskalagun bilakatuko zen Nancy Spungen ezagutu zuen, Sid heroinaren kontsumoan sartu zuena. Pixkanaka-pixkanaka taldearen eta Viciousen itxura okertzen joan ziren. Hainbat barne istilu jazo ziren eta 1978an taldea sakabanatu egin zen, San Franciscon emandako kontzertu baten ondoren.

Taldearen sakabanatzearen ondoren Viciousek bakarkako zenbait lan argitaratu zituen, baina heroinaren menpekotasunean gero eta barrurago zegoen sartuta, irten ezinda. 1978ko urriaren 12an, goizean esnatu eta Nancy neskalaguna ohean hilda aurkitu zuen sabelean laban bat zuela. Atxilotu bazuten ere, Viciousek gau hartan gertatutako ezertaz gogoratzen ez zela esan zuen, drogak zirela-eta.

Virgin Records diskoetxeak ordaindu zuen bermea Vicious kartzelatik irten zedin, ondoren Sex Pistolsekin beste disko bat grabatzeko eta Ateratzeko asmoarekin. 1979ko otsailaren 2an, festa bat antolatu zuten, neskalagun berriaren etxean, aske zegoela ospatzeko. Kartzela garaian drogak uztea lortu bazuen ere, gau hartako afarian amsgandik heroina lortu zuen. Kantitate txiki bat hartu bazuen ere, gaindosi suertatu zen. Nahiz eta momentuan buelta ematea lortu, hurrengo goizean ohean hilik aurkitu zuten.

Anekdota legez, 100 Club Punkeko festibalean, norbaitek garagardo pitxer bat bota zuen eta emakume bati eman zion. Emakume hark begi bat galdu zuen eta, esaten denez, Ritchiek bota zuen pitxerra.

Heriotzaren ondoren Sid Sings diskoa argitaratu zen, zuzenean grabaturiko emanaldietako abestiekin.

Nancy Spungen eta Sex Pistolsen amaiera

1977ko azaroan Sid Viciousek Nancy Spungen izeneko groupie bat ezagutu zuen, eta berehala hasi zen haien erlazioa. Nancyk heroina kontsumitzen zuen, eta Vicious, “azkar bizi, gazte hil” esaldiaren esanahian sinesten zuenez, laster hasi zen kontsumitzen. Nahiz eta oso maiteminduta egon, haien harreman bortitza laster hasi zen eragin txarra sortzen Pistolsen artean. Sex Pistolsak San Franciscon banandu ziren 1978ko urtarrilaren 14an Winterland Ballroomen kontzertua eman eta gero. Spungen managertzat izanda, Vicious solista bezala hasi zen eta zenbait musikarirekin egon zen, hala nola, The Clash taldeko Mick Jones, Sex Pistolseko Glen Matlock eta New York Dollseko Arthur Kane, Jerry Nolan eta Johnny Thundersekin.

1978ko urriaren 12an, Sid Viciousek Nancy Chelseako hoteleko komunean botata aurkitu zuen, abdomenean labankada bat zuen eta odol-hustuta hil zen. Vicious atxilotua izan zen hilketaz salatua izan zelako, baina berak ez zuen gogoratzen hil egin zuela droga asko kontsumitu zituelako. Teoria asko daude, batzuek Spungen trafikante batek hil zuela diote.

Spungenen hilketa eta gero Viciousi elkarrizketa bat egin zioten eta hau esan zuen:

Elkarrizketatzailea: Ondo pasatzen ari zara?
Vicious: Txantxetan ari zara? Ez, ez nabil ondo pasatzen.
Elkarrizketatzailea: Non nahi duzu egon?
Vicious: Lur azpian.
Elkarrizketatzailea: Benetan diozu?
Vicious: (lasaiki eta kopetilun) Bai.

30.000 $-eko bermea Virgin Recordsek ordaindu zuen, McLareneri eskatu zioten dirua. Plana hauxe zen: Sid Viciousek Pistolseko bere bi lagunekin, Paul Cook eta Steve Jonesekin, disko bat argitaratuko zuen, eta horrela dirua lortuko zuen bermea ordaintzeko.

Baina plana izorratu egin zen, Nancy hil eta hamar egun geroago, Sidek bere buruaz beste egin nahi izan zuen, hala ere, ez zuen lortu. Lagunek ospitale psikiatriko batean sartu zuten, bere depresioa eta drogazaletasuna konpondu ziezazkioten.

Egunak pasa ahala, Sid Vicious ez zen formalizatzen, drogen bila zegoen beti. Honek ondorio txarrak ekarri zizkion. 1979ko otsailaren 2an honen amak Sid aurkitu zuen gaindosi batez hil zela. Inork ez daki suizidio bat izan zen ala hilketa bat, baina punkaren irudia hilda zegoen. Gorputzaren ondoan poema bat aurkitu zuten, “Nancy” deitzen zen. Bertan Nancy hil egin zenetik ezin zela ondo bizi esaten zuen. Nancy behar zuela.

Egun batzuk pasatu ondoren, bere amak Nancyren hilobian bota zituen Siden errautsak, nahiz eta Spungen familiak bien errautsak batera egotea nahi ez izan.

Bibliografia

  1. Anne Beverley, The Sid Vicious Family Album (1980, Virgin Books)
  2. Gerald Cole, Sid And Nancy (1986, Methuen)
  3. Alex Cox & Abbe Wool, Sid And Nancy (1986, Faber and Faber)
  4. Greil Marcus, Rastros de carmín -una historia secreta del siglo XX- (1989, Anagrama)
  5. Keith Bateson and Alan Parker, Sid’s Way (1991, Omnibus Press)
  6. Tom Stockdale, Sid Vicious. They Died Too Young (1995, Parragon)
  7. Malcolm Butt, Sid Vicious. Rock‘n’Roll Star (1997, Plexus)
  8. David Dalton, El Sid (1998, St. Martin’s Griffin)
  9. Sid Vicious, Too Fast To Live...Too Young to Die (1999, Retro Publishing)
  10. Alan Parker, Vicious. Too Fast To Live... (2004, Creation Books)

Filmografia

  1. Sex Pistols Number One (1976, dir. Derek Jarman)
  2. Will Your Son Turn into Sid Vicious? (1978)
  3. Mr. Mike's Mondo Video (1979, dir. Michael O'Donoghue)
  4. The Punk Rock Movie (1979, dir. Don Letts)
  5. The Great Rock'n'Roll Swindle (1980, dir. Julian Temple, VHS/DVD)
  6. DOA (1981, dir. Lech Kowalski)
  7. Buried Alive (1991, Sex Pistols)
  8. Decade (1991, Sex Pistols)
  9. Bollocks to Every (1995, Sex Pistols)
  10. Filth to Fury (1995, Sex Pistols)
  11. Classic Chaotic (1996, Sex Pistols)
  12. Kill the Hippies (1996, Sex Pistols, VHS)
  13. The Filth and The Fury (2000, dir. Julien Temple, VHS/NTSC/DVD)
  14. Live at the Longhorn (2001, Sex Pistols)
  15. Live at Winterland (2001, Sex Pistols, DVD)
  16. Never Mind the Bollocks Here's the Sex Pistols (2002, Sex Pistols, VHS/DVD)
  17. Punk Rockers (2003, Sex Pistols, DVD)
  18. Blood on the Turntable: The Sex Pistols (2004, dir. Steve Crabtree)
  19. Music Box Biographical Collection (2005, Sex Pistols, DVD)
  20. Punk Icons (2006, Sex Pistols, DVD)
  21. Chaos! Ex Pistols Secret History: The Dave Goodman Story (2007, Sex Pistols, DVD)
  22. Pirates of Destiny (2007, dir. Tõnu Trubetsky, DVD)
  23. Rock Case Studies (2007, Sex Pistols, DVD)
  24. In Search of Sid (2009, BBC Radio 4, Jah Wobble)[1]

Abesti famatuak

  1. Chatterbox
  2. C'mon everybody
  3. I Wanna Be Your Dog
  4. My way
  5. Nancy
  6. Something Else

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Pingitore, Silvia. (2020-05-07). «Interview with post-punk legend Jah Wobble about music, Sid Vicious, star signs, Brexit and everything else you can think of» the-shortlisted.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-07-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.