Sidónio Pais
Sidónio Bernardino Cardoso da Silva Pais (Caminha, 1872ko maiatzaren 1a - Lisboa, 1918ko abenduaren 14a) portugaldar militar, diplomazialari eta politikaria izan zen. Portugalgo presidentea izan zen 1918ko maiatzetik hil zen arte.
Sidónio Pais | |||||
---|---|---|---|---|---|
1918ko apirilaren 28a - 1918ko abenduaren 14a ← Bernardino Machado - João do Canto e Castro →
1917ko abenduaren 5a - 1918ko abenduaren 14a ← Afonso Costa (en) - João do Canto e Castro → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Caminha (en) , 1872ko maiatzaren 1a | ||||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||||
Heriotza | Lisboa, 1918ko abenduaren 14a (46 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Church of Santa Engrácia (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: tiroa buruana | ||||
Hiltzailea | José Júlio da Costa | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Portuguese Military Academy (en) Coimbrako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, militarra, matematikaria, soldadua, diplomazialaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Coimbrako Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | National Republican Party (en) | ||||
Armadako Eskolan ikasi eta maior mailara igo ondoren, Coimbrako Unibertsitatean matematika ikasi zuen. Kalkulu irakaslea izan zen, eta gero unibertsitateko kantzilerordea.
Hargin beltza eta errepublikaren aldekoa izan zen. Portugalgo Errepublika aldarrikatu ondoren sartu zen politikan, eta 1911n aukeratu zuten Kongresu Konstituziogileko kide. Merkataritza eta Finantza ministro izan zen eta 1912tik 1916ra enbaxadore Berlinen.
Portugalek Lehen Mundu Gerran parte hartzearen aurka agertu zen eta 1917ko abenduan estatu kolpe militar baten buru izan zen. Lehen ministro, Gerra ministro eta Kanpo Arazoetarako ministro izendatu zuten. Konstituzioaren zati batzuk bertan behera utzi zituen eta dekretu diktatorialen bidez gobernatu zuen. Vatikanoarekin adiskidetu zen eta 1918ko apirilean presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen nekazari katolikoen laguntzarekin. Maiatzean karguaren zina egin zuen eta urrian larrialdi egoera ezarri zuen eta disidenteak erreprimitu zituen.
Ezkertiar batek hil zuen 1918ko abenduaren 14an.