Sicherheitsdienst

Sicherheitsdienst edo SD (euskaraz: «Seguritate Zerbitzua») (izen osoa Sicherheitsdienst des Reichsführers-SS (SD))SSen inteligentzia zerbitzua zen. 1932an sortua, Alderdi Naziak sortutako lehen inteligentzia erakundea izan zen. Nazien ikuspuntutik Gestaporen erakunde kidea zen. 1933 eta 1939 artean, SDa Sicherheitspolizei (SiPo) agindupean egon zen. 1939tik aurrera Reichssicherheitshauptamt (RSHA) autoritatepean jarri zen, bere zazpigarren departamendu gisa. [1]

Sicherheitsdienst
Datuak
Izen ofiziala
Sicherheitsdienst des Reichsführers-SS
Izen laburraSD
MotaInteligentzia zerbitzua
HerrialdeaHirugarren Reicha
Jarduera
Enplegatuak6.482 (1944ko otsaila)
Agintea
LehendakariaReinhard Heydrich
Egoitza nagusi (1933–)
Egoitza nagusi (–1933)
JabeaSchutzstaffel eta Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia
Historia
Sorrera1931ko urriaren 5a
Sortzailea
Desagerpena1945eko maiatzaren 8a
1945eko urriaren 10a
SDren ikurra.
SDren uniformea.

Historia

SDa 1932an sortu zen, Reinhard Heydrich ren agindupean jarri zen. Erakundearen helburua alderdi naziko buruzagien balizko etsaiak detektatu, ikertu eta neutralizatzea zen, bai alderdi barruan baita ere kanpoan. [2] Eginkizun honetan 'Sturmabteilung' (SA) erakundearekin nolabaiteko lehian sartzen zen. Azkenik, eztabaida askoren ondoren, 1934ko [[[9]]an "Alderdiaren Informazio Zerbitzua" izendatu zuten.< ref>Max Williams (2001): Reinhard Heydrich: The Biography 1. Liburuki</ref> 1938an, bere eskuduntzak zabaldu ziren, estatu osorako informazio-zerbitzu ofizial bihurtuz, Gestapori lagunduz eta Administrazio Orokorrarekin eta Barne Administrazioarekin lankidetzan arituz.

SDak agenteen eta informatzaileen sare trinko bat antolatu zuen Hirugarren Reichan zehar, aurrerago baita lurralde okupatuetan ere. Denbora osoko ehunka agentek eta gizarteko arlo guztietan kokatutako milaka informatzailek eta salatariak osatzen zuten sarea; alderdi nazi berean eta alemaniar ejerzitoan barne zabaldu ziren informatzaileak. SD informazio zerbitzua zen bitartez, Gestapo eta Kriminalpolizei (polizia politikoa) sistemako erakunde exekutiboak ziren. Horiek guztiak Heinrich Himmlerren kontrolpean zeuden, Alemaniako Poliziaren buru gisa. Hori guztia SSen buruzagitzarekin batera. Horrela, Himmler Alemania Naziren gizon boteretsuenetariko bat bihutu zen.

1939ko irailaren 27an, 'Sicherheitspolizei' zelakoa Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusian sartu zen, edo RSHA, hura Reinhard Heydrich kontrolpean.[3]. Heydrich Seguritateko Poliziaren (SiPo) eta SDren buru 1942 arte izan zen, hau da, bere heriotza atentatu batean gertatu arte. Orduan Himmlerrek bere ordezkoa izendatu zuen, 1943ko urtarrilaren 30ean, Ernst Kaltenbrunner. Kaltenbrunner gerra bukatu arte postu hori bete zuen. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean, Nurenbergeko epaiketetan, SD, nazien beste erakunde bezala, Gizateriaren Aurkako Krimenak burutzeagatik kondenatua eta Alemanian debekatua izan zen.

Erreferentziak

  1. Chris McNab (2009); The SS: 1923–1945, Amber Books Ltd, 41 or.
  2. Robert Gerwarth (2011); 'Hitler' s Hangman: The Life of Heydrich ', 56-57 or.
  3. Robin Lumsden (2002): A Collector's Guide To: The Allgemeine – SS, 83 or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.