Sic semper tyrannis
Sic semper tyrannis (latinez: Honela beti tiranoei) Marko Junio Brutori egotzi ohi zaion esaldi ezaguna da[1]; Julio Zesar hil zuenean bota omen zuen erromatar senatariak.
Hamazortzi mende geroago, Abraham Lincolni Ford antzokian tiro egin eta ihes egiten saiatu zenean, John Wilkes Boothek ere esaldia oihukatu zuen, eszenari dramatikotasuna emateko asmoz edo; izan ere, Booth aktore ezaguna zen hiltzaile are ezagunagoa bihurtu baino lehen[1].
1996an Oklahoma Cityko eraikin federalaren aurkako erasoan 168 pertsona hil ziren. Timothy McVeigh egilea atxilotu zutenean Lincolnen irudia zeukan elastikoa zeraman soinean, eta irudiaren azpian esaldia: Sic semper tyrannis[1].
Erreferentziak
- Nagore Irazustabarrena, «Sic semper tyrannis», Argia, 2014-05-04, CC-BY-SA lizentzia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.