Sutrukida

Sutrukida edo shutrukid K.a. 1200 eta K.a. 1100 bitartean Elamen errege izandako dinastia bat izan zen. Dinastia honek herrialdea bere boterearen gailenera eraman zuen. Herrialdea aberatsa zen eta Shutruk-Nahhunte eta bere hiru seme eta oinordekoak izan ziren Kutir-Nahhunte II.a, Silhak Inshushinak eta Hutelutush Inshushinaken agintepean Mesopotamiako kasitarren aurkako espedizioak egin ziren eta Susan eta beste toki batzuetan luxuzko tenpluak eraiki edo zaharberritu ziren.

Hallutush Inshushinaken seme zen Shutruk-Nahhuntek Mespotamiarako lehen espedizioak zuzendu zituen. Inskripzioengatik Akkad, Babilonia eta Eshnunna arpilatu zituela ezagutzen da, azken honetatik Manishtusuren estatuak eraman zituelarik. Errege honek Susara eraman zituen Hammurabi Kodea eta Naram-Simeko hilarria. K.a. 1158an Zababa-shuma-iddina kasitar erregea hil eta Babiloniako tronuan bere semea zen Kutir Nahhunte jarri zuen. Bere aita hiltzean Kutir Nahhunte bihurtu zen bere oinordeko, kasitar dinastiari Enlilnadinahi (K.a. 1157-K.a. 1155) tronutik kenduta amaiera emanez. Denbora laburrez izan zen errege eta bere anaia Silhak Inshushinak izan zen bere oinordekoa, Mesopotamiako bere kanpainak eta eraiki edo zaharberritutako tenpluen berri ematen duten idazkunak utzi zituena (hilarri bakar batek hogeiren bat tenplu aipatzen ditu).

Dinastia honetako azken erregea izan zen Hutelutush-Inshushinak batzuetan "Kutir-Nahhunte eta Silhak Inshushinaken semea" eta beste batzuetan "Shutruk-Nahhunteren semea" edo "Kutir-Nahhunteren semea" edo "Silhak Inshushinaken semea" bezala aipatzen da, baina ziuraski Shutruk Nahhuntek bere alaba propioa zen Nahhunteuturekin izan zuen semea izan zen (dirudienez, errege familian intzestua oso ohikoa izan zen). Susa utzi zuen, denbora batez Nabukodonosor I.ak okupatu zuena (K.a. 1125-K.a. 1104) eta Anshanen babestu zen, non tenplu bat eraiki edo zaharberritu zuen, beranduago Susara itzuli ahal izan zuelarik, non, dirudienez, bere anaia Silhinahamru-Lagamarrek boterea hartu zuen. Ondoren, Elam gainbehera hasi zen.

Erregeen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.