Shutruk-Nahhunte
Shutruk-Nahhunte Hallutush-Inshushinaken seme eta oinordekoa izan zen Elamitar Inperioko errege bezala, shutrukidar dinastiako bigarrena. Babiloniako tronua aldarrikatu zuen, eta Mesopotamiaren aurkako lehen espedizioak zuzendu zituen. Idazkunengatik, Akad, Babilonia eta Eshnunna arpilatu zituela ezagutzen da, horietatik azkenekotik, Manishtushuren estatuak ekarri zituelarik. Errege honek, Susara, Hammurabi Kodea eta Naram-Simen hilarria eraman zituen. K.a. 1158 inguruan, Zababa-shuma-iddina Babiloniako errege kasitarra hil zuen, eta Babiloniako errege bezala izendatu zuen bere burua, bere herrira itzultzean, erregetza, bere seme Kudur-Nahhunte III.ari eman ziolarik.
Shutruk-Nahhunte | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XIII. mendea | ||
Herrialdea | Elam | ||
Heriotza | K.a. 1165 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Hallutush-Inshushinak I | ||
Seme-alabak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Hiltzean, Kudur-Nahhunte izan zen Shutruken oinordekoa Elamen.
Aurrekoa Hallutush-Inshushinak |
Elameko erregea |
Ondorengoa Kudur-Nahhunte III.a |
Aurrekoa Zababa-shuma-iddina |
Babiloniako erregea |
Ondorengoa Kudur-Nahhunte III.a |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.