Shura Kaprikorniokoa
Shura Kaprikorniokoa (japonieraz: シュラ Shura) Japoniatik kanpo Zodiakoko Zaldunak bezala ezagutzen den Saint Seiya anime eta mangako pertsonaia bat da. Atenearekiko Santurik leialentzat jotzen da, bere aspaldiko laguna zen Aioros Sagitariokoa hiltzeko izan zuen prestutasunaren ondoriozko iritzia. Kaprikornioko urrezko santua izan zen Shiryu Dragoikoaren esku hil zen arte. Ondoren Hadesek berpiztu zuen, Hadesen gazteluan hil zutelarik Saga Geminisekoa eta Camus Akuariokoarekin batera euren 12 orduko bizitza amaitu ondoren, eta ondoren Ateneak berpiztu zuen, Deitoreen Harresian hilez.
Shura Kaprikorniokoa | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Masami Kurumada |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Espainia |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | gudaria |
Bestelakoak | |
Etsaiak | God Warriors (en) |
Biografia
G atalean
Lehen aldiz urrezko santuen batzarrean agertzen da, non Aioros Sagitariokoa bere begien aurrean traidore bat bezala ez zela agertzen gogoratzen duen, Atenea bahitzen ari izatetik haratago. Honek zalantza sortzen dio, eta gau batean Patriarkaren gelara joaten da eta Saga Geminisekoak bere nortasuna adierazten dio. Shurak eraso egiten du, baina Sagak bere Genro Maoken teknika erabiltzen du Shuraren burua kontrolatzeko eta Sagarekiko leialtasuna galarazi diezaioken edozein oroitzapen ezabatzeko.
Ondoren, Shurak Phaeoseko Spatheren aurka borrokatu zuen, eta garaitzeko zorian zegoenean, etsaia Crí Astrosekoak hil zuen. Shurak borroka gogor bat iza zuen titanarekin, eta eraso batekin suntsitua izateko zorian zegoenean, Genro Maokena bere eragina adierazten hasi zen eta Shurak Exkalibur harrigarri bat egitea lortu zuen X eran. Urrunean, Sagaren alde onak bere alde gaiztoari Kaprikornioko santua eragin horretatik askatzeko agintzen dio, alde gaiztoak onartuz. Shurak bere kosmosa goreneraino igo zuen, eta Críoren ezpata jainkotiarra erdibitzea lortu zuen, nork bere porrota onartu zuen eta joan egin zen. Beranduago, Shurak Aioria Leokoari lagundu zion Brabeus Talanton Temisekoagandik babestuz, eta jainkosarekin borrokan hasten ere saiatu zen, baina bi santuak hil egingo ziren Aldebaran Taurokoak parte hartu ez balu. Mu Ariesekoak Shura Kronosen Labirintora telegarraitu zuen, Ariesekoak Aioriaren laguntzat hartzen dituen beste santuekin batera. Labirintoan berriz Crío Astrosekoaren aurka borrokatu zuen, honek bere benetako ezpata eta ezkutua erabiltzea eraginez. Shurak Gaiden bat protagonizatzen du, non Kronosen soldaduak oso erraz garaitzen ikusten den. Shurak berriz borrokatu zuen Crío Astrosekoaren aurka Kronosen labirintoan. Borroka odoltsu baten ondoren garaitzea lortu zuen, eta Exkalibur bikoitz batekin bere arerioa hiltzea lortu zuen.
12 etxeetan
Kaprikornioren etxera iritsi bezain pronto, protagonistek etxea hutsik dagoela nabaritu zuten, eta, hala zen bezala, bertan Atenearekiko leialena zen urrezko santua zegoela ziurtatu zuten. Etxetik irten bezain pronto, zerbait lurra pitzatzen ari zela nabaritu zuten, eta orduan lortu zuten Seiya Pegasokoa, Shun Andromedakoak eta Hyoga Cygnusekoak beste aldera igarotzea. Shiryu Dragoikoa bere erabakiz geratu ze atzean, jauzi egin izan balu, oso ziurrenik Shurak hil egingo baitzituen bigarren eraso batekin.
Shurak Shiryuren aurka borrokatu zuen, biziki estutu zuena, eta bere Exkalibur erasoa erabili zuen Dragoiaren armajantzia erabat suntsitzeko. Hil behar zuenean, Shiryuk bere erasoa geldiarazi zuen ezpata bat bailitzan. Shura Shiryurekin jolasteaz aspertzen ari zen, eta Shiryu hilko zuen kolpea ematea erabaki zuen, honen Dragoi Jaiotzaile erasoa ikusi baitzuen, eta, beraz, ordura arte soilik Seiyak ezagutzen zuen ahulgunea, hiltzera kondenatuko zuen ahulgunea. Shurak Shiryuren aurkako bere erasoa errepikatu zuenean, ahalak eta bi eginda ere, bere besoa Dragoiaren paparretik ezin zuela atera nabaritu zuen, eta une horretan gertatu zen urrezko santuak betirako sentituko zuen zerbait: Shiryuk besoa moztu zion, bizkarretik hartu zuen, eta, beste erremediorik ez zuenez, Brontzezko santuak bere Azken Dragoia erasoa erabili zuen, eraso honek biak zerura igoarazi zituelarik hiltzera kondenatuz. Jada espazioan zeudelarik, Shurak barkamena eskatu zuen bere ukabila Atenea eta Brontzezko zaldunen aurka altxatu izanagatik, eta azken mesede bat egin zuen Shiryugatik. Kaprikornioko santuak bere armajantziarekin jantzi zuen Shiryu, eta Exkalibur ere eman zion honen eskuin besoari, benetako zaldun bat bezala errekonozituz, eta ez traidore bat bezala, eta benetako Atenea errekonozituz, eta Lurrerantz itzul dadin bultzatu zuen, berak hilda amaitu zuen bitartean espazioaren marruskaduraren ondorioz.
Asgard eta Poseidonen sagatan
Asgarden, Shuraren izpirituak Shiryu bultzatzen du Fenrir Aliothekoa garaitzeko. Jada Poseidonen sagan, Shiryuk Kaprikornioko Santuak honen Exkalibur teknika mitikoa eman ziola deskubritu zuen. Teknika honekin, Dragoia Krishna Krisaorrekoa garaitzeko gai izan zen, bere armajantzia, bere lantzarekin batera, bitan zatituz, eta ondoren itsas generalaren gorputza.
Hadesen sagan
Ustezko traidoreetako bat da. Saga eta Camusekin batera Santutegian sartzen da eta 12 etxeak zeharkatzen ditu Virgoren etxera iritsi arte. Han Shaka Virgokoaren aurka borrokatzen du, eta Atena Deiadarra erabili zuten garaitzeko asmoz. Ondoren Mu, Milo Eskorpiokoa eta Aioriaren aurka borrokatu zuten, eta Ateneak debekatutako teknika erabili zuten, oraingoan beste urrezko santuek ere erabili zuten arren. Brontzezko Santuei esker, talka hura zerurantz altxatu zen eta ez zuen santutegia suntsitu. Behin Ateneak daga sakratuarekin bere buruaz beste egin ondoren, Saga eta Camusekin batera Pandora ikustera joan zen. Honek jainkosaren gorpua erakusteko eskatu zien, baina eurek Atenearen Santuak izateari sekula ez diotela utzi esanez ustekabean hartzen dute, eta Shurak Pandoraren burua mozteaz mehatxatu zuen. Zoritxarrez, Azpimunduko jainkoak eman zien 12 orduko epea bete egin zen eta eurak desagertzen hasi ziren, ez aurretik Brontzezko Zaldunak agurtu gabe. Shurak bereziki Shiryuri Atenea
Filmeetan
Hirugarren filmean Abelen botereen ondorioz berpiztu zen, baina honek Atenea hil zuela jakitean, hiltzen saiatu zen Camusen laguntzarekin, biak ezabatuak izan ziren arren Koroako Hiru Santuen aurka borrokatzean, euren botereak elkartzean urrezko santuak garaitu zituztelarik.
Teknika bereziak
- Exkalibur: (japonieraz 聖剣(エクスカリバー) eta romajiz Ekusukaribā?, Exkalibur Ezpata Sakratua): Eraso lineala da ezpata sakratuarekin, ezpata batekin eginiko eraso mugimendu bakar baten parekoa. Beste edozein teknika bezala, urratu/mozteko bere boterea teknika erabiltzen duenaren boterearekin zuzenean lotuta dago. G Atalean, Megumu Okadak beste kanji batzuk ematen dizkio erasoari, baina furigana bera mantenduz, horien artean Seiken Exkalibur 聖剣抜刃 (Ahogabeko ezpata sakratua), ezpatakada soil bat dena, eta Exkalibur no Mai 聖剣乱舞 (Ezpata sakratuaren dantza zalapartatsua), elkarren artean aurkaria inguratzen duen energia sare boteretsu bat eratuz gurutzatzen diren eraso ugari. Críoren aurkako borrokan hautsi egiten da, eta Shurak konpontzean Ex-kaliburn deitzen da (カリバーン 改, Raibān Kai?, Kaliburn berritua)
- Exkalibur bikoitza (二刀聖剣(ダブルエクスカリバー), Ekusukaribā?) Exkaliburrarekin eraso ondoren, bere beste besoa erabiltzen du bigarren ezpata bat sortzeko. Krio Astrosekoaren aurka erabilia da G Atalean.
- Harri Jauzkariak (ジャンピングストーン, Janpingu Sutōn?). Kontraerasoan oinarritutako teknika bat da. Behin arerioak Shura erasotakoan, honek bere hankak erabiltzen ditu erasoa bere arerioari itzultzeko arerioaren teknikaren indarra erabiliz.
- Exkalibur dantza: bere besoak gurutzatzen ditu kuadrikula formako ehundaka mozketa jaurtiz. Aioriaren Plasma Tximistaren antzekoa da.
Ahalmen bereziak
- Berserker: Kaprikornioko santuari bere botereak biziki handitzea ahalbidetzen dion haserre egoera.
- Bere Exkalibur teknika beste pertsona bati ematea.