Shunga
Shunga (japonieraz: 春画, lit. «udaberriko irudiak») Japoniako postalen genero artistikoa da. Gai nagusia sexu harremanena da. Genero honen jatorria Edo Aroaren (1603-1867) Ukiyo-eren xilografietan dago, urte horietanko herri-literaturan oinarrituta. Japoniako historiaren zenbait momentutan debekatuta egon ziren, esaterako Meiji Aroan (1868-1912). Askoren ustez, irudi horiek hentai estiloko irudietan eragin handia izan dute. Irudietan mota guztietako sexu ekintzak ikus daitezke eta pertsonaiak ere gizartearen alor guztietakoak dira: merkatariak, mitologiako izakiak, samuraiak, monjeak, e.a.[1]
Izena
Shungaren zuzeneko itzulpena «udaberriko irudiak» da baina hori Mendebaldean ez da oso ondo ulertzen; horretarak zera jakin behar da: japonieraz «udaberria» sexu harremanen eufemismoa dela. Beraz, gure artean, «sexu irudiak» esango genuke.
Tipologia
Gehien batean, shunga ohikoenak hiru motatakoak ziren:[2]
- Shunga emaki (春画絵巻), bilkaria, horizontalak. Oso lan garestiak ziren eta, ondorioz, haien zabalkundea oso mugatua zen.
- Soroimono(揃物) eta Kumimono(組物) album argiztatuak ziren. Ukiyo-e guztiak moduan egiten ziren, xilografia teknikak erabiliz Edo Aroa. Irudiak handiagoak ziren eta ez ziren tolestatzen; horregatik, teknikoki, hobeagoak ziren, baita garestiagoak ere. Normalean hamabi irudi biltzen zuten. Hauen artean kumimono motakoak zeuden, sarrera gisa eszena bat erakusten zutenak, eta soroimono motakoak, izenburu amankomun zuten eta hori grabatu guztietan agertzen zen.
- Enpon (艶本) edo Shunpon (春本) liburu erotikoak ziren eta, horri esker, zabalduenak izan ziren. Edo Aroan egin ziren, Taishō Aroaren hasiera arte. Askotan zuri-beltzezkoak ziren eta narrazio erotiko batekin batera inprimatzen ziren.
Shungaren artista ezagunak
Edo Aroaren marrazkilariek eta idazleek shunga landu zuten. Komertzialki oso emaitza onak ematen zituen. Hona hemen generoan aritu ziren artista batzuk:
- Hishikawa Moronobu
- Isoda Koryūsai
- Katsukawa Shunchō
- Katsushika Hokusai
- Kawanabe Kyōsai
- Keisai Eisen
- Kikukawa Eizan
- Kitagawa Utamaro
- Miyagawa Isshō
- Nishikawa Sukenobu
- Torii Kiyonaga
- Suzuki Harunobu
- Utagawa Kuniyoshi
- Utagawa Kunisada
- Utagawa Hiroshige
- Yanagawa Shigenobu
Eragina Mendebaldean
XIX. mendearen erdialdean Japonia dezente ireki zen eta, ondorioz, japonismo mugimendua sortu zuen. Mendebaldeko artista askok eragin hori ezagutu zuten; badakigu ere batzuk horrelako postalen bildugileak izan ziren, besteak beste, Aubrey Beardsley, Edgar Degas, Henri de Toulouse-Lautrec, Gustav Klimt, Auguste Rodin, Vincent Van Gogh eta Pablo Picasso. Picassoren kasuan 61 postal zituen eta bilduma inspirazio iturri izan zen bereziki bizitzaren azken urteetan.[3]
Iruditegia
- Aluak.
- Onna yu edo Emakumeen bainua. Egilea: Torii Kiyonaga.
- Nishikawa Sukenoburen Shunga, 1711.
- Kitagawa Utamaroren Shunga, 1799.
- Homosexualitateak ere badu bere presentzia Shungan. Utagawa Kunisada.
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20220117012403/https://historia.nationalgeographic.com.es/a/shunga-arte-japones_7843
- British Museum. «Katsukawa Shun'ei, Ten scenes of lovemaking, a handscroll painting».
- http://www.bcn.cat/museupicasso/en/exhibitions/secret-images.html
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Shunga bilduma.
- (Ingelesez):Shungaren ezaugarriak.