Shun dinastia
Shun dinastia (txinera tradizionalez: 順朝; txinera sinplifikatuz: 顺朝; pinyinez: Shùn cháo) Txinako dinastia inperiala izan zen, labur Ming eta Qing dinastien artean herrialdea gobernatu zuena.
Shun dinastia | |
---|---|
Geografia | |
Hiriburua | Xi'an 34°15′40″N 108°56′32″E |
Administrazioa | |
Demografia | |
Historia | |
Sorrera data: 1644 | |
Bestelako informazioa |
Historia
1644ko otsailaren 8an, txinatar ilargi egutegiaren lehen egunean, Li Zichengek, nekazarien matxinada handi baten buruzagiak Xi'anen dinastia sortu zuen. Lik, ordea, errege (txinera sinplifikatuz: 王; pinyinez: wáng) titulua baino ez zuen hartu, ez ordea enperadorearena (txinera sinplifikatuz: 皇帝; pinyinez: huángdì). 1644ko apirilean Shun indarrek Pekin hartu izanak Ming dinastiaren amaiera ekarri zuen, baina Lik ez zuen bere agintaldia sendotzea lortu: maiatzaren amaieran, Wu Sangui mingtarren jeneralaren eta Dorgon printze mantxuaren indarrek Shanhaiko pasabideko guduan garaipena erdietsi baitzuten. Ekainaren hasieran Pekinera itzuli zenean, Lik bere burua Txinako enperadore izendatu zuen eta presaka alde egin zuen hiriburutik. Shun dinastia 1645ean Li hil zenean amaitu zen.
Shun dinastia sortu ondoren, Li Zichengek soldaduei Pekinen geratzen ziren Ming erresistenteak hiltzea agindu zien. Horrek hegoaldeko Mingt dinastiaren indarren matxinada gogorrak ekarri zituen. Horri Shun ministroek boterea lortzeko hasitako borroka gehitu zitzaion, dinastiak urtebete baino gutxiago iraun zezan.
Jeneral eta buruzagiak
- Niu Jinxing (牛金星).
- Gu Jun'en (顧君恩).
- Li Yan (李岩).
- Song Xiance (宋獻策).
- Liu Zongmin (劉宗敏) jeneral.
- Yuan Zongdi (袁宗第)
- Tian Jianxiu (田見秀)
- Hao Yaoqi (郝搖旗). jeneral.
- Li Guo (李過) jeneral.
- Gao Jie (高傑) jeneral.
- Gao Guiying (李妻高氏). Li Zichengen emaztea; jeneral.
Kanpo estekak
Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |