Showrunner

Showrunner bat, batzuetan telesail zuzendaria [1] edo idazle-ekoizle gisa ere defenitua telebistaren munduan saio edo telesail baten eguneroko jarraipenaz arduratzen den pertsona da, ohikoan saioaren iturburu edo lehen ideiatik abiatuta.

David Lindelof (eskuinean) shworunnwe gisa The Leftovers-entzako sari bat jasotzen, aktore bi eta ekoizle exeketiboak ondoan dituela.

Hitza Variety aldizkarian agertu zen 1992an, baina zabaldu da beste hizkuntza batzuetara, euskarara ere bai. [2] [3] [4]

Lanbidearen egitekoak

Showrunner baten helburua da, besteak beste, ardura izatea programaren alderdi orokorren arteko koherentziari eusteko. Zineman ez bezala, non zuzendariak pelikularen ekoizpenaren alderdi guztien arduradunak izan ohi diren, showrrunneraren lana zuzendariarena baino lehenagokoa da [5] . Oro har, showrunnerra programaren gidoilari, zuzendari edo sortzaileetako bat da [6] . Askotan ekoizle exekutibo edo antzeko ekoizle titulu batekin agertu ohi da kredituetan. Film baten autoretza nagusia oro har zuzendariari aitortu ohi zaion bezala, telesail batean 21. mendean showrunnerra da autoretzaren subjektua. Esate baterako, Euskal Herrian egiten den Seriesland telesailen jaiadlia, sari nagusia showrunner onenari eskaini ohi zaio.[3]

Kritikari batzuen arabera, nabarmena da showrunnerren eragina telebistako fikzioaren 21. mendeko gorakadan [7] .

Adibide ospetsuak

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Show runner» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-21 data duen 208055366 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. « directeur de série », FranceTerme, Commission d'enrichissement de la langue française (consulté le 9 avril 2020)
  2. The rise of the 'showrunner’. 17 octobre 2011.
  3. «Seriesland jaialdian 20 herrialdetako ehun websail emango dituzte» Berria 2023-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  4. Izagirre, Gaizka. (2023-12-27). «2023ko 50 telesailik onenak» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  5. (Ingelesez) Janice Rhoshalle Littlejohn. (15 août 2008). TV's showrunners outrank directors. .
  6. (Ingelesez) Vašek. (24 août 2005). Tentative Glossary. .
  7. Analyse de l'ouvrage de Brett Martin "Des hommes tourmentés". .
  8. Izagirre, Gaizka. (2017-02-16). «"Legion" telesaila urteko fenomenoetako bat izango al da?» Ikusi makusi, zer ikusi? (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  9. (Ingelesez) Otterson, Joe. (2024-02-22). «‘True Detective’ Renewed for Season 5 With ‘Night Country’ Creator Issa López Returning Under New HBO Overall Deal» Variety (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.