Shotokan
Shotokan (japonieraz: 松濤館 Shōtōkan, lit."Shoto-ko eskola") Japoniako Karate-doko lehen estiloa da. Bere filosofia, Gichin Funakosik idatzitakoa, budismoan eta samuraien kodean oinarritzen da. Estilo honetako teknikak eta taktikak bere semeak, Yoshitaka Funashoki, garatu zituen.
Shotokan estiloa Japoniako karate lehen estiloa da. Gainera, karateko estilo famatuenetarikoa da, mundu mailan lehengoa eta Japonian bigarrena, hain zuzen. Bere izen fundatzailearen izengoiti poetikotik eta berak irekitako lehen dojotik dator 1936an, baina ez zen ezagutzera eman 1939raino.
Shotokan estiloaren ezaugarriak hauek dira: geldiketa angular, kolpe zuzenak eta posizio baxuak mantentzea denbora gehienean. Hala ere, batzuetan posizioak altuak eta itxiak dira. Bestalde, batzuetan ostikadak agertzen dira, altuera handiko edo ertainekoak direnak.
Tatami
Tatamia karatea edo bestelako kirolak, hala nola, Judoa edo Taekwondoa, egiten den lekua da. Tatamian bost arau ezinbesteko daude, Dojo-kun deiturikoa:
- Hitotsu, Jinkaku Kansei Ni Tsutomuru Koto / 丶 人格完成に努むること→ Lehenengoa, nortasuna garatzeko saiatzea da.
- Hitotsu, Makoto No Michi O Mamoru Koto / 丶 誠の道を守ること→ Lehenengoa, egiaren bidea defendatzea da.
- Hitotsu, Doryoku No Seichin O Yashinau Koto / 丶努力の精神を養うこと→ Lehenengoa, saiakeraren espiritua ohoratzea da.
- Hitotsu, Reigi O Omonzuru Koto / 丶礼儀を重んずること→ Lehenengoa, errespetua izatea da.
- Hitotsu, Kekki No Yu O Imashimuru Koto / 丶血気の勇を戒むること→ Lehenengoa, oldarkortasunaren pentsamenduak baztertze da.
Katak
Katak irudimenezko borroken eskemak dira, etsai anitzen kontra. Hauek mugimenduak eta norabideak (Embusen) eta teknika eta taktikak (Waza) biltzen dituzte. Hauek dira Shotokan estiloko katak:
Basikoak:
- Taykyoku Shodan (太極初段 / Unibertso handia, lehenengo maila)
- Taykyoku Nidan (太極二段 / Unibertso handia, bigarren maila)
- Taykyoku Sandan (太極三段 / Unibertso handia, hirugarren maila)
- Taykyoku Yondan (太極三段 / Unibertso handia, laugarren maila)
- Ten No Kata Omote (点の型表 / Zeruko kata, ikuzgarri dagoenarena)
- Ten No Kata Ura ( 点の型裏 / Zeruko kata, ezkutatuta dagoenarena)
- Heian Shodan (Bakea eta lasaitasuna 1)
- Heian Nidan (Bakea eta lasaitasuna 2)
- Heian Sandan (Bakea eta lasaitasuna 3)
- Heian Yondan (Bakea eta lasaitasuna 4)
- Heian Godan (Bakea eta lasaitasuna 5)
Hala ere, "Heian" hitza duten katak lehenengo ikasten direnak dira, "errazenak" direlako.
Goi-mailakoak:
- Tekki Shodan (鉄騎初段 / Burdinezko zaldia 1)
- Tekki Nidan (半月 / Burdinezko zaldia 2)
- Tekki Sandan(壯鎭 / Burdinezko zaldia 3)
- Jion (慈恩 / Gotorlekuko kata 1)
- Jitte (十手 / Gotorlekuko kata 2)
- Bassai Dai (披塞大 / Erasoa gotorlekura, laburra)
- Bassai Sho (披塞小 / Eralusoa gotorlekura, luzea)
- Kankū Dai (観空大 / Begirada zerura, laburra)
- Kankū Sho (観空小 / Begirada zerura, luzea)
- Enpi (燕飛 / Enararen hegaldia)
- Hangetsu (半月 / Ilargi erdia)
- Gankaku (岩鶴 / Kurriloa harriaren gainean)
- Sōchin (壯鎭 / Indar lasaia)
- Chinte (珍手 / Esku ederra, arraroa)
- Jiin (慈陰 / Gotorlekuko kata 3)
- Nijūshiho (二十四歩 / 24 pausu)
- Meykiō-Rohai (明鏡 / Arimaren ispilua)
- Unsu (雲手 / Eskuak zeruan)
- Wankan (王冠 / Erregearen koroa)
- Gojūshiho Dai (五十四歩大 / 54 pausu,luzea)
- Gojushiho Sho (五十四歩小 / 54 pausu, laburra)
'Obi'ak edo graduak
Graduak trebetasuna, eboluzioa eta ikaspena adierazten dute. Maila gerrikoetan adierazten da: zuria, zuria eta horia, horia, laranja eta horia, laranja, laranja eta berdea, berdea, berdea eta urdina, urdina, urdina eta marroia, marroia eta beltza. Bestalde, gerriko beltzaren barruan beste hamar gradu daude.
Txapelketak
Txapelketetan eremu fisiko jakin bateko karate praktikatzen duten pertsonen arteko trebetasuna adierazteko balio dute, baita non den hoberena jakiteko ere. Normalean bakarkakoak edo hiruko taldekoak izaten dira. Bi modalitate daude: kata eta kumitea.
Kata
Bi alde ezberdin daude: gerriko gorrikoa eta gerriko urdinekoa. Gerriko gorria duenak hasten da, eta bost edo hiru epaileen aurrean kata bat egiten du. Gero, gerriko urdinekoa beste kata bat egiten du. Epaile bakoitzak banderatxo gorri eta banderatxo urdin bat dauka eta bere uztean irabazi behar duen pertsonaren gerriko kolore berekoa duen banderatxoa altxatzen du. Horrela, irabazle bat aukeratzen da. Hala ere, erronda asko daude, guztiak prozedura berdinarekin; eta horrela txapelketako irabazle aukeratzen da.
Kumite
Kumitea borroka antzekoak dira, baina ez dira boxeo edo kick-boxingekoak. Erasoak distantzia muga batetik izan behar dira, eta zuenak izan behar dira, berdin da ukabilkadak edo ostikadak badira. Puntuak batetik hirura doaz. Puntu bat sabelean edo aurpegian ukabilkada bat emanez lortzen da, bi puntu ostikada bat sabelean edo bizkarrean emanez, eta hiru puntu ostikada bat buruan edo ukabilkada bat, ekorketa baten ostean, emanez. Puntuak lortzerakoan epaile batek, mugimendu konstantean dagoena, erabakitzen du ea norbaitek puntua sartu baduen, eta beste epaileak ados badaude, puntua lortzen du. Beste alde batetik, ohartarazpenak daude. Hauek eremu jakin batetik, edo tatami, ateratzean edo nahita kolpe larri bat ematerakoan jartzen dira. Bost ohartarazpenekin kanporatuta egongo lirateke.
Arauak:
- Kategorien arabera borrokak 2 minutu edo 3 minutu irauten ditu.
- Borroka bi pertsonak egiten dute: bat gorriz jantzita (aka), eta bertzea, urdinez (ao).
- Bortz epaile daude, eta epaile horiek erabakitzen dute zein kolpek merezi duten puntuaziorik eta zein kolpek, penalizaziorik.
- Puntuazioa:
- Ukabilarekin tripan ematea, puntu bat.
- Ukabila burutik hurbil uztea (5-10 cm), puntu bat. Baina joz gero, penalizazio bat.
- Oinarekin tripan ematea, bi puntu.
- Oina burutik hurbil uztea (5-10 cm), hiru puntu. Baina joz gero, penalizazio bat.
- Borrokako lehenbiziko kolpeari "urrezko puntua" deritzo. Arauzko denbora bukatutakoan bi borrokalariek puntuazio berdina badute, urrezko puntua duenak irabaziko du.
- Penalizazioa:
- Borrokalari bati bortz penalizazio egozten badizkiote, zuzenean bertze borrokalariak irabaziko du.
- Tatamitik ateratzea, penalizazio bat. Borroka bukatzeko 15 segundo falta badira, tatamitik ateratzea lau penalizazio dira.