Shogun
Shogun (japonieraz: 将軍 shōgun, ɕoː.gu͍ɴ ahoskatua) Japonian agindu zuten buruzagi militarrek hartzen zuten titulua da, berezko agintaria zen enperadorea baztertuta. XII. mendetik Meiji berrezarkuntzaraino izan ziren agintean.

Minamoto no Yoritomo, Kamakura shogunerriaren lehendabiziko shoguna (1192–1199)
Shogunak, teorikoki, enperadorearen agindutara izan behar zuen, baina egiaz bera zen botere betearazlearen buru nagusia, enperadorea rol espiritual batera mugatuta. Botere eskema hori Meiji enperadoreak (Mutsuhito) hautsi zuen, Meiji berrezarkuntzarekin (XIX. mendea), Yoshinobu Tokugawa azken shoguna boteretik kendu zuen iraultza odoltsuan.
Datu gehigarriak
Iturriak
- Japan, The Story of a Nation, Edwin O. Reischauer, 1970
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.