Shock hipobolemiko
Shock hipobolemikoa[1] sindrome konplexu bat da, odol bolumen zirkulatzailea jaisten denean garatzen dena, bihotza gorputzari behar adina odol ponpatzeko gai ez denean.[2] Egoera kliniko horretan, zeluletara iristen den odol kantitatea ez da nahikoa zelulek beren funtzioak egin ahal izateko. Shock mota horrek organo askok funtzionatzeari uztea eragin dezake; beraz, talka hipobolemikoa larrialdi medikoa da.
Shock hipobolemiko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Shock zirkulatorioa Hipobolemia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | R57.1 |
GNS-9 | 785.59 |
DiseasesDB | 29217 |
MedlinePlus | 000167 |
eMedicine | 000167 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Pertsona bati odol bolumenaren %10 ere atera dakiokeela badakigu, odol presioan eta bihotzeko gastuan eragin garrantzitsurik izan gabe. Hala ere, odol bolumen normalaren %20 baino gehiago galtzeak shock hipobolemikoa eragiten du.[2] Odolaren galera zenbat eta handiagoa eta azkarragoa izan, orduan eta gogorragoak izango dira sintomak.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]
- (Gaztelaniaz) MedlinePlus. (2008ko urria). [Shock hipovolémico. .
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.