Shkumbin
Shkumbin ibaia Albaniako ibaia da. Ohrid lakuaren hego-mendebaldeko mendietan jaiotzen da, Pogradec barrutian. Lehenbizi iparralderantz doa, gero ipar-mendebalderantz, Qukës eta Librazhd gurutzatuz, eta han, mendebalderantz. Ondoren, Polis, Elbasan, Cërrik, Peqin eta Rrogozhinë hiriak ureztatzen ditu. Adriatiko itsasoan amaitzen da, Divjakë ipar-mendebaldean.
Shkumbin | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 181 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°52′58″N 20°34′54″E |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Estatu burujabe | Albania |
Albaniako konderria | Korçë konderria |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 2.444 km² |
Arro hidrografikoa | Adriatic Sea basin (en) |
Ur-emaria | 615 m³/s |
Bokalea () | Adriatikoa |
Shkumbin Albaniako ibai nagusietako bat da: 181 km-ko luzera du eta 61,5 m3/s-ko emaria, batez beste. Shkumbin erromatarrek Genusus izenarekin ezagutzen zuten. Albaniar kulturarentzat garrantzitsua da, benetako muga dialektala baita. Izan ere, Albaniako albanierak bi dialekto ditu, Tosk, ibaiaren hegoaldean hitz egiten dena, eta Gheg, iparraldean.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Shkumbin» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021-11-22ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.