Shizuoka
Shizuoka (japonieraz: 岐阜市 Shizuoka-shi) , Japoniako Shizuoka prefeturaren hiriburua da, hala ere ez da prefeturako hiri handiena. 2014ko erroldaren arabera 708.384 biztanle ditu.
Shizuoka 静岡市 | |||
---|---|---|---|
izendaturiko hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Shizuoka | ||
Alkatea | Nobuhiro Tanabe (en) | ||
Jatorrizko izena | 静岡市 | ||
Posta kodea | 420-8602 | ||
Herriburua | Aoi-ku (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°58′32″N 138°22′57″E | ||
Azalera | 1,388,74 km² | ||
Altuera | 12 m | ||
Mugakideak | Fuji (en) , Fujieda (en) , Yaizu (en) , Shimada (en) , Fujinomiya (en) , Kawanehon (en) , Minami-Alps (en) , Hayakawa (en) , Minobu (en) , Nanbu (en) , Iida, Ina (en) eta Oshika (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 685.589 (2021eko martxoaren 1a) −19.400 (2015) | ||
Dentsitatea | 485,58 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2003ko apirilaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 054 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Cannes, Omaha, Stockton (Kalifornia), Huế, Muroran, Joetsu (en) , Shelbyville (Indiana), Izu (en) , Saku (en) , Kōfu, Kanazawa eta Nagano | ||
http://www.city.shizuoka.jp/english/ |
Historia
Shizuokaren eremua aintzinatik izan da poppulatua eta Kofun eta Yayoi Aroetako hainbat tresna aurkitu dira Toro aztarnategiko indusketetan. Honek erakusten du k.a. 400-300 urte inguruan jadanik bazela asentamendu bat bertan.
VIII mendean, Nara Aroan Suruga probintzia ezarri zen, hiriburua Abe ibaiaren ertzean ezarri zen Sunpu izenarekin. Muromachi Aroan Imagawa leinuak boterea gakldu eta Tokugawatarrek eskuratu zuten eta Sunpu domeinu feudala ezarri Sunpu gazteluan egoitza zuena.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren Tokugawa Iesato shoguna bertara eramana izan zen. 1871ean sistema feudala kentzean Sunpuri izena aldatu zioten eta gaurko "Shizuoka" hartu zuen, "muino lasaiak" esan nahi du. Hiria bera 1889ko apirilaren 1ean eratu zen 37.681 biztanlerekin.
1935ean lurrikara handi bat izan zuen, 1940ean sute erraldoia eta 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketak jasan zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren errekuperatu eta inguruko herriak bereganatuz lurrak asko zabaldu zituen.
Geografia
Suruga Badiaren ertzean dago, Tokio eta Nagoia hiri handien artean. Azaleraz oso handia da, Japoniako bosgarren udalerri handiena hain zuzen ere. Kostaldetik mendi garaietaraino doaz Shizuokako lurrak, punturik altuena Aino mendia da, 3.189 metrotako garaiera duena. Abe ibaia itsasoratzen da Shizuokan.
Klima
Datu klimatikoak (Shizuoka, Shizuoka) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 25.7 | 26.2 | 26.6 | 33.3 | 38.0 | 38.3 | 38.4 | 38.7 | 37.1 | 33.9 | 28.0 | 24.5 | 38.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.4 | 11.4 | 14.5 | 19.2 | 22.9 | 25.6 | 29.2 | 30.6 | 27.5 | 22.9 | 18.4 | 13.8 | 20.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 2.1 | 5.4 | 10.4 | 14.4 | 18.7 | 22.4 | 23.5 | 20.4 | 14.7 | 9.2 | 3.7 | 12.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.8 | -5.8 | -4.6 | -1.4 | 5.1 | 12.5 | 15.4 | 16.9 | 10.6 | 3.9 | -1.7 | -5.1 | -6.8 |
Euria (mm) | 71.6 | 102.2 | 212.5 | 237.2 | 221.5 | 283.3 | 279.7 | 245.4 | 304.3 | 171.8 | 132.8 | 59.6 | 2321.9 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 11.3 | 12.1 | 17.4 | 16.0 | 16.6 | 19.7 | 20.4 | 17.7 | 19.4 | 16.9 | 12.4 | 9.9 | 189.8 |
Eguzki orduak | 206.4 | 185.4 | 190.3 | 184.6 | 188.7 | 139.4 | 162.4 | 204.6 | 153.5 | 160.3 | 170.7 | 198.5 | 2144.8 |
Hezetasuna (%) | 57.4 | 58.0 | 62.7 | 68.4 | 72.6 | 78.5 | 79.7 | 77.9 | 76.4 | 72.1 | 67.8 | 61.6 | 69.4 |
Iturria (1): Japan Meteorological Agency[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Japan Meteorological Agency (records)[2] |
Ekonomia
Lehen sektorean oinarrituriko ekonomia dauka, hala nekazaritzan (te, marrubi, wasabi eta zitrikoak batez ere), arrantzan (Japoniako hegalabur itsas-portu handiena dauka).
Artisautza ere oso ezaguna da bertan.
Jaialdiak
- Shizuokako jaialdia (静岡まつり Shizuoka Matsuri): Apirilean izaten da gereziondoak loratzen direnean.
- Daidogei Munduko Kopa (大道芸ワールドカップ Daigougei Waarudo kappu): Kale antzerki jaialdia da, azaroan izaten dena. Mundu osoko artistak etortzen dira eta 3-4 egunetako jaialdia izaten da.
Ondasun nabarmenak
- Sunpu gaztelua.
- Shizuoka Sengen santutegia
- Kunō-zan Tōshō-gū
- Toro aztarnategia
- Suruga Badia
- Aino mendia
Iruditegia
- Fuji mendia, Suruga Badia eta Shizuoka.
- Toro aztarnategia.
- Te zelaiak.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- .
- .
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Shizuokako webgune ofiziala
- (Ingelesez)(Japonieraz) Daidogei Munduko Koparen webgunea