Shizugatakeko gudua

Shizugatakeko gudua (japonieraz: 賤ヶ岳の戦い Shizugatake no Tatakai) Japoniako Sengoku aroaren amaiera aldera Toyotomi Hideyoshiren aldekoen eta Oda Nobunagaren semea zen Oda Nobutakaren aldekoen artean gertatu zen gudu bat da.

Shizugatakeko gudua
Sengoku Aroa
Gudu-zelaia
Data1583ko maiatza
LekuaShizugatake, Ōmi probintzia, Biwa aintziratik gertu
Koordenatuak35°30′21″N 136°11′34″E
EmaitzaToyotomi Hideyoshiren garaipena
Gudulariak
Toyotomi Hideyoshi Oda Nobutaka
Buruzagiak
Toyotomi Hideyoshi, Kato Kiyomasa, Fukushima Masanori Shibata Katsuie, Sakuma Morimasa
Indarra
50.000 27.000

Historia

1583ko maiatzean, Nobutakaren armadako garai hartako jenerala zen Shibata Katsuiek, Shizugatakeren aurkako aldi bereko eraso batzuk antolatu zituen, Shizugatake, Nakagawa Kiyohidek defendatzen zuelarik, Hideyoshiren jeneral bat zena. Sakuma Morimasak gaztelua eraso zuen Katsuieren aginduz, eta Nakagawan borrokan hila izan zen, baina gotorlekuko defentsek erasoak jasan ahal izan zituzten. Nobutakaren armadak, Hideyoshi, soldadu gehiagorekin bidean zela jakin zuenean, Sakumak, bere soldaduei, setioa apurtu eta defendatzeko prestatzeko agindu zien.

Hideyoshiren armadak, Sakumaren armada, atzera egitera behartu zuen, eta hauen gotorlekuraino jazarri zuen, Kita-no-shon, Fukuin, Echizen probintzian. Hideyoshiren armadak, gaztelua setiatu zuen, eta, beraz, Shibatak su eman zion, bere familia hil zuen, eta, azkenik, seppuku egin zuen.

Gudu honetan egon ziren Hideyoshiren zazpi jeneralek, ospe eta errekonozimendu handia hartu zuten, eta Shizugatakeko zazpi lantzak (shichi-hon yari) bezala ezagutuak izan ziren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.