Shirley Bassey
Shirley Bassey (Cardiff, Gales, 1937ko urtarrilaren 8a) abeslari ingelesa da.
Shirley Bassey | |
---|---|
(1971) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Shirley Veronica Bassey |
Jaiotza | Tiger Bay, 1937ko urtarrilaren 8a (87 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Monako |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mayfield College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Philips Columbia Records United Artists Records Decca (en) Geffen Records |
dameshirleybassey.world | |
|
Langileen klubetan hasi zen abesten. 1955ean, Such is life izeneko musika-ikuskizun batean parte hartu zuen Londresko West End auzoan, eta bi urte geroago lehen diskoa plazaratu zuen. Arrakasta handiko abestiak grabatu ditu, hala nola Kiss me honey, honey, kiss me eta As long as he needs me. John Barry musikagile ospetsuaren Goldfinger kanta abestu zuen, izen bereko filmerako. 1980an, abesteari utzi zion, baina 1997an Propellerheads bikote britainiarraren lehen diskoan (History Repeating) abestu zuen, eta sekulako arrakasta izan zuen mundu osoan.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shirley Bassey |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.