Shirin Neshat

Shirin Neshat (pertsiarrez: شیرین نشاط) (Qazvin, Iran, 1957ko martxoaren 26a), New Yorken bizi den bideo-artista eta argazkilari irandarra da. Islamaren eta Mendebaldearen arteko dualtasuna eta kontrasteak, feminitatea eta maskulinitatea, bizitza pribatua eta bizitza publikoa lantzen ditu, eta gai horien artean zubiak proposatzen.  

Shirin Neshat

Bizitza
JaiotzaQazvin, 1957ko martxoaren 26a (67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Iran
BizilekuaNew York
Talde etnikoaIrandar herriak
Lehen hizkuntzapersiera
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hezkuntza-mailaMaster of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakpersiera
Irakaslea(k)Sylvia Lark (en) Itzuli
Harold Paris (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, film-zuzendaria, gidoilaria, bideoartista, zinemagilea, video installation artist (en) Itzuli, margolaria, dokumentalista eta opera director (en) Itzuli
Lantokia(k)Maroko
Los Angeles
Berkeley (Kalifornia) eta New York
Jasotako sariak
MugimenduaArte garaikidea
Genero artistikoasocial-artistic project (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm1252622 Allocine: 400798 Allmovie: p390117
TED: shirin_neshat Musicbrainz: e9094f32-4e03-44d0-b135-c6a3e3ae96d4 Discogs: 1425230 Edit the value on Wikidata

Biografia

Shirin Neshat 1957an jaio zen Qazvinen, Iranen.[1] Gurasoak dirudunak ziren. Aita medikua zuen, eta ama etxeko-andrea. Mendebaldartutako familia batean hazia da Shirin Neshat, Irango Shah-aren gizarte-hautuaren ikuspegia apreziatzen zuena.

Neshatek hau dio aitari buruz: “Mendebaldeaz fantasiak izan zituen, idealizatu zuen, eta, pixkanaka, bere balioak baztertu zituen; horrelakoak ziren nire gurasoak. Nire ustez, bere nortasuna pixkanaka desegin zen, erosotasunaren truk. Haien klasea zerbitzatu zuten".[2] Neshat-arren mendebaldartzeko borondate horretan, Teherango eskola katoliko batean sartu zuten alaba. Giro hotza eta etsaitasunezkoa atzeman zuen bertan, bere familiaren etxekoarekin alderatuta. Aitaren mendebaldatzeko elementuen artean, mendebaldar erako feminismo modu bat onartzea zegoen. Neshaten aitak alaba animatzen zuen “pertsona izatera, arriskatzera, ikastera, mundua ikustera”, eta, garai hartako jardun konbentzionalaren kontra, alabak eta semeak unibertsitatera bidali zituen goi-mailako ikasketak egitera.

Irango iraultzaren garaian Irandik Los Angelesera joan zen Shirin Neshat, artea ikastera. Iraultzak eragindako aldaketa politikoen ondorioetako bat izan zen haren aita, diru aldetik eroso zena, baztertu behar izan zela, eta abantailarik gabe eta soldata txikiarekin ekin behar izan ziola berriz. Iraultzaren ondoren eta herrialdea nazio islamiar tradizionalean berregituratu ondoren, bere familiak ezin izan zion Shah-ren pean zuen lehengo bizi-mailari eutsi.

Iraultza gertatu eta urtebetera, gutxi gorabehera, Shirin Neshat San Frantziskora joan zen, badiako auzora, eta Dominican College-n ikasi zuen. Ondoren, Berkeleyko Unibertsitatean sartu zen, eta hainbat titulu lortu zituen: BA, MA eta MFA (arte-prestakuntzako tituluak).

Ibilbide artistikoa

Unibertsitate-ikasketak egin ondoren, New Yorkera joan zen, eta irabazi-asmorik gabeko Storefront Art and Architecture erakundearentzat lanean hasi. Diziplina anitzeko erakunde hark beste ideia batzuetara zabaldu zuen, eta bere lanaren zati izan diren kontzeptuak bereganatu zituen leku hartan. Aldi berean, bere lehenengo artelanak sortu zituen, geroago suntsituak izan zirenak. 1990ean, Iranera itzuli zen. Iran garaikidearen eta berak bizi izan zuen iraultzaren aurreko Iranaren arteko arrakalaren esperientzia egin zuen. Linda Weintraubekin egindako elkarrizketa batean ongi aipatu zuenez:

« Kultura irandarraz ditudan oroitzapenen eta Iranera itzulita ikusi dudanaren arteko diferentzia ikaragarria da. Aldaketa hori beldurgarria eta zirraragarria da aldi berean; ez nintzen inoiz ideologikoki hain funtsatutako herrialde batean izana. Aldaketarik handienak itxura fisikoari eta jendaurrean izan beharreko jarrerari lotuak dira nagusiki.  »

Egiaztapen eta talka horretatik atera zen bere lehen lan ezaguna: The Women of Allah (Allah-ren emakumeak) serieko argazkiak, kaligrafia persiarraz guztiz estalitako emakumeen erretratuekin.

Argazkigintzan jardun ondoren, 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, bideoa erabili zuen sormenerako bitarteko gisa. Honela dio: “Bideo-instalazioa egiten hasi naiz, askoz askatasun, anbiguotasun eta lirismo handiagoa ematen baitit, nire argazkigintzari falta zitzaiona."[3] Orduan, Anchorage egin zuen (1996) eta bi bideo proiektatzeko instalazioak proposatu zituen: Ombre sous le Web (1997), Turbulent (1998), Rapture (1999) eta Soliloquy (1999). Bere lana gizarte musulmanen kode sozial, kultural eta erlijiosoei buruzkoa da, eta zenbait oposizioren konplexutasunari buruzkoa. Neshat-ek, sarritan, gai hori azpimarratzen du bi film erakutsiz: bi pantaila, ondoz ondo edo aurrez aurre, erabat koordinatuak, gisa horretan ikus-kontraste bisual handiak sortzeko, hala nola argia eta iluna, beltza eta zuria, gizona eta emakumea. Neshat-ek film narratibo laburrak ere egin ditu, tradizionalagoak, Zarin filma, kasurako.

Shirin Neshaten lanak gaur egungo (2023) gizarte islamiarretako emakumearen bizitzaren alderdi sozialak, politikoak eta psikologikoak aztertzen ditu. Irmoki eusten die Islamaren irudikapen estereotipatuei, haren arte-helburuak ez dira formalki polemikoak. Zehazkiago, bere lanak mundu osoko emakume musulmanen nortasuna osatzen duten indar intelektual eta erlijiosoen konplexutasuna aitortzen du.

Shirin Neshat 1999an egin zen nazioartean ezagun, XVIII. Veneziako Biurtekoko Urrezko Lehoia lortu zuenean Turbulent (Noire Galleryk (Turin, Italia) ekotzitako bideoa) eta Rapture bideoekin (250 figuranterekin eginiko proiektua, Jérôme de Noirmont galeriak ekoitzia); kritikaren eta publikoaren artean arrakasta handia erdietsi zuen Art Institute of Chicago delakoan lehen aldiz erakutsi zituenean, 1999ko maiatzean. Rapture bideoarekin, Neshat lehen aldiz saiatu zen irudiari arreta handia jartzen, talka estetiko, poetiko eta emozionala sortzeko asmoz.

2008an, Munis eta Faezeh bideoak egin zituen, Shahrnush Parsipur idazle irandarraren Aql-e abi'rang eleberrian oinarrituta, non nahasten baitziren orinismoa eta errealismoa bere herrialdeko emakumeen bizitzan.[3]

2013ko otsailean, 2013ko Berlinale zinemaldian, Wong Kar-wai zinemagile txinatarra buru zuen epaimahaiko kide izan zen, Tim Robbins aktore estatubatuarrarekin eta Susanne Bier zuzendari daniarrarekin batera.

2017ko irailean, Shirin Neshatek Praemium Imperiale saria jaso zuen bere lan piktorikoarengatik.[4]

Obrak

  • The Women of Allah, 1993-1997. Argazki-seriea.
  • Speechless, 1996. Argazki-seriea.
  • Turbulent, 1998. Bi pantaila dituen bideo eta soinuaren instalazioa.
  • Rapture, 1999. Bi pantaila dituen bideo eta soinuaren instalazioa.
  • Soliloquy, 1999. Bi pantaila dituen bideo eta soinuaren instalazioa.
  • Fervor, 2000. Bi pantaila dituen bideo eta soinuaren instalazioa.
  • Passage, 2001. Bideo-instalazioa.
  • Logic of the Birds, 2002. Multimedia performancea.
  • The Last Word, 2003. Bideo-instalazioa.
  • Mahdokht, 2004. Hiru pantailako bideo-instalazioa.
  • Zarin, 2005. Bideo-instalazioa.
  • Munis, 2008. Bideo-filma.
  • Faezeh, 2008. Bideo-filma.

Banakako erakusketa nagusiak

Filmografia

  • 2009: Women Without Men
  • 2017: Looking for Oum Kulthum[5]

Sariak eta aintzatespenak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Shirin Neshat, éditions Serpentine Gallery, 2000 ISBN 3-85247-025-0
  • Paulette Gagnon et Atom Egoyan, Shirin Neshat, Montréal, musée d'art contemporain de Montréal, 2001 (lire en ligne) (texte : Atom Egoyan, Marcel Brisebois, Paulette Gagnon, Shoja Azari ; traduction : Stephen Wright, Susan Le Pan)
  • Shirin Neshat - Castello di Rivoli, éditions Charta, 2002 ISBN 88-8158-360-7

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.