Shirakawa-go eta Gokayama herri historikoak
Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak UNESCOk 1995ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen haran bat da, Shirakawa-gō (Gifu) eta Gokayama (Toyama) herriak hartzen dituena.
Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iv, v |
Erreferentzia | 734 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 36°15′25″N 136°54′23″E |
Izen ematea | 1995 (XIX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Eraikinak
Shirakawa-gō ("ibai zuriaren herria") eta Gokayama ("bost mendiak") herriak ezagunak dira gasshō-zukuri (合掌造り) estiloan eraikitako egurrezko etxeengatik. Maila handiko teilatuak dituzte, errezuan ari diren bi esku irudikatzen dituztenak. Honi esker ingurune horretan izaten diren elurte handiak jasan ditzakete eraikinek.
Etxeak handiak dira, hiru edo lau gela ditutenak eta familia handiak hartzen dituzte. Historikoki artisautza-industriarako ere erabili izan dira etxeak, goiko solairuak zeta ekoizpenerako eta behe solairuak polborarentzako ezinbesteko lehengaia den potasio nitratoa lortzeko.
Ingurunea
Basoek estaltzen dute haranaren %96a eta %4a baino ez da gelditzen nekazaritzarako, batez ere arroz ekoizpenerako.
Iruditegia
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Frantsesez) UNESCOren webgune ofiziala