Shinjuku
Shinjuku (japonieraz: 新宿区 Shinjuku-ku) Tokioko mendebaldeko auzoetako bat da. 2009ko erroldaren arabera 318.270 biztanle bizi ziren 18,23 kilometro koadroko azalera, eta biztanle dentsitatea 17.140 pertsona kilometro koadroko zen.
Shinjuku 新宿区 | |||
---|---|---|---|
special ward of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Japonia | ||
Metropolitan prefecture | Tokio | ||
Alkatea | Kenichi Yoshizumi (en) | ||
Jatorrizko izena | 新宿区 | ||
Posta kodea | 160-8484 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°41′38″N 139°42′12″E | ||
Azalera | 18,23 km² | ||
Mugakideak | Chiyoda, Minato, Bunkyō, Shibuya, Nakano eta Toshima | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 349.385 (2020ko urriaren 1a) 0 (2020) | ||
Dentsitatea | 17.460 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1947ko martxoaren 15a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Berlin-Mitte | ||
http://www.city.shinjuku.tokyo.jp |
Geografia
Honako auzo hauek inguratzen dute Shinjuku: Chiyoda ekialdean, Bunkyō eta Toshima iparraldean, Nakano mendebaldean eta Shibuya eta Minato hegoaldean. Shinjuku barnean oso desberdinak diren eremuak aurkitzen dira:
- Ekialdeko Shinjuku: Shinjuku geltokitik ekialdera kokaturiko aldea da. Tokioko entretenimendu eta gaugiroko auzoa da. Tokion lan egin ondoren etxera bueltan datorren jendeak betetzen ditu Golden Gai eremuko taberna txikiak eta Kabukichō auzo "gorriko" lokalak. Shinjuku Ni-chōme Tokioko gay auzoa ere bertan dago. Honetaz gain aipatzekoak dira Shinjuku Gyoen lorategiak ere, 58'3 hektareatako parkea.
- Nishi-Shinjuku: Shinjuku geltokitik mendebaldera kokaturik dago eta Tokioko etxe orratzen kontzentrazio handiena duen auzoa da. Bertan dago Tokioko udaletxea besteak beste. 250.000 pertsona joaten dira egunero bertako bulegoetan lan egitera. 1960an Gobernuak fukutoshin izena eman zion ("hiriko bigarren bihotza") baina 1991ean udaletxea bertan ezarri zenetik shin toshin ("hiriburu berria") ezizenaz ezagutzen da.
- Ōkubo: Tokioko korearren auzoa da.
- Auzo erresidentzialak: Ochiai eta Totsuka iparraldean, Ushigome ekialdean eta Yotsuya hegoaldean.
Historia
1634ean hainbat tenplo eraiki ziren Shinjukuren ekialdean eta 1698an Tokiotik mendebalderako errepidean zegoen posta edo geltokia ezarri zen bertan, Naitō Shinjuku izenekoa. Naitō bertako daimio (jauntxoa) zen.
Shinjuku 1923ko Kantoko lurrikararen ondoren hasi zen garatzen, izan ere lurrikaren aurrean eremu egonkorra baitzen. 1947an finkatu ziren gaur egungo mugak Yotsuya, Ushigome eta Yodobashi auzoek bat egin zutenean. 1991ean Tokioko gobernua bertara mugitu zen gaur egun Tokioko udaletxea den eraikinera.
Ekonomia
Nazioarteko konpainia askok dute beren egoitza Shinjukun:
- NTT: Japoniako Telekomunikazio konpainia.
- Olympus Corporation
- Seiko Epson
- Subaru
- Fuji Heavy Industries
Kirolak
Tokyo Yakult Swallows beisbol taldeak bertan du egoitza. 5 aldiz izan da Japoniako txapelduna.
Taihō Kōki sumo borrokalari handia bertakoa da. Yokozuna titulua eskuratu ondoren 58 borroka jokatu zituen, historiako hirugarrena bihurtuz.
Ondasun nabarmenak
- Shinjuku Gyoen lorategiak
- Tokioko udaletxea
- Tokioko Operaren Hiria
- Kabukichō (auzo gorria)
Iruditegia
- Golden Gai auzoko taberna txikiak.
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Auzoaren webgunea.
Tokio prefektura |
---|
Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima | ||
Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama | ||
Suprefeturak : Nishitama | Hachijō | Miyake | Ogasawara | Ōshima |