Shimabara penintsula

Shimabara penintsula (japonieraz: 島原半島 Shimabara-hantō) , Japoniako Kyushu uhartearen mendebaldean dagoen penintsula da, Nagasaki prefeturan.

Shimabara penintsula

Shimabara penintsularen satelite irudia.
Geografia
KokapenaKyushu
Azalera1.230 km2
Punturik garaienaUnzen mendia
Politika
Herrialdea Japonia
Gizartea

Geografia

Ekialdeko Txinako itsasoa eta Ariake itsasoa bereizten ditu eta penintsularen erdian Unzen sumendia (1.486m) dago. Unzen-Amakusa Parke Nazionalaren barnean dago.

Historia

Izena Shimabara hiriak ematen dio. Hau famatua izan zen 1637ko kristauen matxinadagaitik.

1792an Unzen mendiaren erupzioak megatsunami bat sortu zuen. Uhinak Shimabara hiria suntsitu zuen eta 15.000 lagun hil zituen, Japoniako historian sumendi batek sortutako hondamendirik handiena izen zena.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.