Shikoku
Shikoku[1] (japonieraz: 四国, «lau herrialde») Japoniako lau uharte nagusien artetik txikiena da (225 km luze eta 50–150 km zabal), eta biztanle gutxienekoa (4.141.955 biztanle, 2005ean). Honshū uhartearen hegoaldean dago, eta Kyūshū uhartearen ekialdean.
Shikoku 四国 | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°45′N 133°30′E |
![]() | |
Azalera | 18.800 km² |
Punturik altuena | Ishizuchi mendia |
Demografia | |
Biztanleria | 3.845.534 (2015)![]() |
Dentsitatea | 220,32 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Antzina, beste hainbat izen izan zituen: Iyo-no-futana-shima (伊予之二名島), Iyo-shima (伊予島) eta Futana-shima (二名島). Oraingo izenaren esanahia antzinako lau probintzietatik datorkio, prefekturak sortu baino lehen, uhartea osatzen baitzuten: Awa, Tosa, Sanuki eta Iyo. Gaur egun ere, uhartea lau prefekturak osatzen dute.
Geografia
Japoniaren hego mendebaldeko uhartea da, zabaleraz laugarrena. Honshu eta Shikoku uharteen artean, Seto-ko barne itsasoa dago eta tartean, uhartetxo ugari. Itsasertzean dauden hainbat toki adierazgarrik Setonaikai Parke Nazionala osatzen dute.
Uharteko mendi garaienak Ishizuchi (1.982m) eta Tsurugi (1.954m) dira, biak ala biak Japonia mendebaldeko altuenak, eta bi ibai luze ere baditu, Shimanto ibaia eta Yoshino ibaia.
Banaketa administratiboa
Egun, uharteak lau prefekturok dauzka:
Prefektura | Populazioa | Azalera (km²) | Hiriburua | Populazioa |
---|---|---|---|---|
![]() | 1.430.086 | 5.676 | Matsuyama | 516.460 |
![]() | 995.465 | 1.861 | Takamatsu | 420.556 |
![]() | 757.914 | 7.104 | Kōchi | 339.003 |
![]() | 824.108 | 4.145 | Tokushima | 261.900 |
Ondasun nabariak
Gaztelu eta jauregiak
Tenplu eta santutegiak
Shikokuko erromesbidea 88 tenplu budistak osatzen dute.
- Ryōzen-ji tenplua (1.a).
- Jizō-ji tenplua (5.a).
- Chikurin-ji tenplua (31.a).
- Kanjizai-ji tenplua (40.a).
- Ishite-ji tenplua (51.a).
- Taisan-ji tenplua (52.a).
- Motoyama-ji tenplua (70.a).
- Zentsū-ji tenplua (75.a).
- Sanuki Kokubun-ji tenplua (80.a).
- Ōkubo-ji tenplua (88.a).
Natura
- Ashizuri lurmuturra (Ashizuri-Uwakai Parke Nazionala).
- Ishizuchi Parke Kuasi-Nazionala.
- Ishizuchi mendia (1.982m).
- Tsurugi mendia (1.954m).
- Shōdo uhartea.
Besterik
- Dōgo Onsen.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
Kanpo estekak
![]() |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |