Shifa Gardi
Shifa Zikri Ibrahim, Shifa Gardi izenez ezagunagoa, (Iran, 1986ko uztailaren 1a - Mosuldik gertu, Irak, 2017ko otsailaren 25a) kazetari eta telebista-aurkezle kurdua zen.
Shifa Gardi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iran, 1986ko uztailaren 1a |
Herrialdea | Irak |
Heriotza | Mosul, 2017ko otsailaren 25a (30 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Rûdaw Media Network (en) |
Iranen jaio zen Iraketik ihes egindako familia kurdu batean. Arbilgo, Irakeko, Salahaddin Unibertsitatean egin zituen informazio-zientzia ikasketak. 2006an ekin zion kazetari lanari. Kurdistango Rûdaw hedabidearentzat egin zuen lan bere sorreratik.[1]
2017ko otsailaren 25ean hil zen errepide alboan jarritako bonba batek eztanda egin eta gero, Irakeko Indar Armatuen eta Estatu Islamikoaren arteko borrokaldiei jarraipena egiten ari zitzaienean.[1]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Rudaw reporter and anchor Shifa Gardi killed by roadside bomb near Mosul. 2017-02-25 (Noiz kontsultatua: 2017-02-26).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.