Sheut

Sheut, Shuit edo Jaibit, literalki, gizaki baten itzala, edo izaki bizidunena, baita ustezko jainkoena ere, necher. Bere izenaren transliterazioa hieroglifo idazkeran šut, Sheut bezala transkribatua.

Antzinako egiptoarren hil teorietan, itzala, izaki izpiritual antzeko zeozertzat hartzen zen, pertsona bakoitzaren izaera osatzen zuena, pertsona bat itzalik gabe existitzen ez dela jakina delarik, eta pertsonaren itzala, ez da pertsona bera gabe existitzen; antzinako egiptoarrek, itzalak, izaeraren zeozer funtsezkoa zuela uste izan zuten.

Šutarekiko ideia, Kari buruz zenaren oso antzekoa zen, hala ere, azken honekin alderatuz, honen aurkako alde askorekin, Kan, alde positbioak nagusi ziren bitartean, sheutean, pertsonaren alde negatiboak nagusitzen zirelarik.

Sarri, pertsona eta jainkoen estatuak, euren sheuta bezala hartzen ziren. Sheuta, gizaki baten irudi txiki bat bezala irudikatua zen, erabat beltza, kasu honetan, askotan, heriotza sinbolizatzen zuena, edo Anubis zerbitzatzen.

Antzinako egiptoarrentzat, izpirituaren osagaiak, honako hauek ziren: Ib, Ka, Ba, Aj, Ren eta Sheut.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.