Sheryl Crow
Sheryl Suzanne Crow (Kennett, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1962ko otsailaren 11 - ) estatubatuar abeslari, musikagile eta aktorea da. Bere musikan pop, rock, folk, country eta blues estiloak nahasten dira. Zortzi album egin ditu, bi konpilazio, zuzeneko album bat eta hainbat filmetako soinu-bandetan hartu du parte. Mundu osoan zehar 50 milioi diska baino gehiago saldu ditu. Bederatzai Grammy sari ditu (eta 32 nominazio).
Sheryl Crow | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sheryl Suzanne Crow |
Jaiotza | Kennett (Missouri), 1962ko otsailaren 11 (62 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Missouriko Unibertsitatea University of Missouri School of Music (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, piano-jotzailea, aktorea, musikaria, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea eta estudioko musikaria |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | rock countrya |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | akordeoia baxua gitarra pianoa ahotsa |
Diskoetxea | A&M Records (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
sherylcrow.com | |
|
Hainbat musikarirekin jo du, gainera: Rolling Stones, Jerry Lee Lewis, Stevie Nicks, Michael Jackson, Steve Earle, Prince, Eric Clapton, Luciano Pavarotti, Willie Nelson, Smokey Robinson, B.B. King, George Strait, Tony Bennett, Kid Rock eta Sting, besteak beste. Tina Turner, Don Henley, Stevie Nicks, Belinda Carlisle, Bob Dylan eta Joe Cockerren korista izan da, era berean.