Sherpa (enpresa)

Sherpa Bizkaiko inteligentzia artifizialeko enpresa bat da, aurrez aurreko elkarrizketarako laguntzaile digitaletan espezializatua. Xabier Uribe-Etxebarriak sortu zuen 2012an eta Erandion eta Silicon Valley-n ditu egoitzak . 2018an, Fortune aldizkariak adimen artifizialeko 100 enpresa onenen sailkapenean sartu zuen. [1] [2]

Sherpa
SektoreaAdimen artifiziala
Sorrera2012
SortzaileaXabier Uribe-Etxebarria
EgoitzaErandio eta Silicon Valley
Langileak35
Webguneahttps://sherpa.ai/eu/

Bidea

Kapital pribatukoa, sozietateren izena Sherpa Europe S.L. da. Konpainia 2012an sortu zen, konpainia batzuetarako adimen artifizialeko algoritmoetan oinarritutako aurrez aurreko elkarrizketarako laguntzaile digital bat garatzeko asmoz eta adimen artifizialei buruzko aholkuak eskeintzeko. Erandion ( Bizkaia) eta Silicon Valley-n (Kalifornia, Estatu Batuak) bulegoak ditu. 2016an 6,5 milioi dolar lortu zituen Alma Mundi Innvierte Fund eta beste inbertitzaile pribatu batzuen finantzaketa txanda batean . [3] [4] 2019an, bigarren txandan, 8,5 milioi dolar eskuratu zituen. [5]Sherpa-k ISO/IEC27001 ziurtagiria du. [6]

Produktuak

Bere lehen produktua izen bereko aplikazio informatikoa izan zen. Sherpa produktuak aurrez aurreko elkarrizketarako digital laguntzaileak dira, erabiltzailearen testuingurutik ikasten dituztenak beren beharrei aurreratzeko. Erabiltzaile bakoitzaren 100.000 parametroak aztertzen dituzten eta horren ondorioz, kontsultei erantzuna emateko gai dira. [7] [4]Erabilera anitzeko gomendio sistemak ere garatu dituzte albisteak, musika eta mezu elektronikoak iragazteko. [8] [9]

Hiru milioi deskarga baino gehiago dituzten smartphone eta tabletetarako (Sherpa Assistant eta Sherpa News) doako aplikazioak daude. Gainera, Samsung telefonoetan aurrez instalatzen zen fabrikan laguntzaile digitala lehenetsi gisa, Hego Koreako konpainiak Bixby merkaturatu zuen arte. [10] [11][6]

Enpresetarako zerbitzuetara bideratuta, laguntzaileak eta bere sistema eragilea autoetan, entzungailu adimendunetan, etxeko bozgorailuetan edo etxetresna elektrikoetan integratuta daude. [12] Porsche eta Samsung bezalako enpresekin hitzarmenak ditu. [11]

Sariak

2017an, CB Insights aholkularitza enpresa amerikarrak adimen artifizialaren arloan munduko 100 enpresa berritzaileenetako bat bezala sailkatu zuen Sherpa. [13] [14] [6]Urte berean finalista izan zen CognitionX adimen artifizialeko sariak Londresen, soilik DeepMind- ek gainditu zuen; Google- k 2014an 500 milioi dolarrengatik eskuratu zuen Deep Mind.

2017an eta 2018an Red Herring Top 100 global rankingaren 100 start-up onenen artean aitortu zen, eta 2019an Europako 100 onenen artean. [15] [16] [17]

2018an, Fortune aldizkariak adimen artifizialeko 100 enpresa onenen sailkapenean sartu zuen Sherpa. [18] 2019an, bere elkarrizketetako laguntzailea laguntzaile pertsonalik onena izan zen AI Breakthough awards-en iritziz . [2] Analytics Insight 2019 argitalpenaren arabera, 2019ko adimen artifizialeko enpresa onenen artean dago ("top AI companies 2019") IBM, Salesforce eta DeepMind-ekin batera. [19]

Lan taldea

2018an 35 langile zituen, gehienak adimen artifizialean adituak ziren eta horietako asko matematika eta beste diziplina batzuetan doktoreak. [6] <i>Innova Spain</i>-aren arabera, Sherpa Granadako, Deustuko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Arrasateko unibertsitatetako ikertzaile eta ikerketa zentroekin lan egiten du. [20] [21] Bere aholkularien artean, honako hauek daude: Alex Cruz, British Airways- eko presidentea eta CEO; eta Chris Shipley, Silicon Valleyko emakumerik garrantzitsuentzat hartzen duena San Jose Business Journal egunkariak . [22] [23] [24]

2019an, Tom Gruber, Siri-ren kofundatzaile eta CTO ohia, lan taldean sartu zen aholkulari estrategiko gisa. [25] [26] [27]

Erreferentziak

  1. «Sherpa, inteligencia artificial española para competir contra Amazon y Google - elEconomista.es» El Economista (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  2. These 100 Companies Are Leading the Way in A.I.. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  3. Sherpa, the Spanish personal assistant, launches an API for its predictive AI with Porsche as 1st customer. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  4. Siri, ¿cómo es posible que una pyme de Erandio se codee con los grandes de la inteligencia artificial?. (Noiz kontsultatua: 2020-1-2).
  5. Sherpa cierra una nueva ronda de financiación por valor de 8,5 millones de dólares - elEconomista.es. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  6. Inteligencia artificial española para los coches de Porsche… y otros dispositivos. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  7. Sherpa.ai, la única española entre las cien más innovadoras en IA. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  8. Sherpa, el asistente inteligente español que convierte en inteligente cualquier dispositivo. (Noiz kontsultatua: 2020-01-09).
  9. La Inteligencia Artificial 'made in Spain' de Sherpa amplía su oferta para competir con Amazon y Google en 2019. (Noiz kontsultatua: 2020-01-09).
  10. Samsung preinstalará Sherpa en sus móviles. .
  11. Samsung incorporará la app vasca Sherpa Next en sus dispositivos. .
  12. Xabi Uribe-Etxebarria: "La siguiente gran barrera del asistente digital es que informe sin tener que pedírselo". (Noiz kontsultatua: 2020-01-09).
  13. La vasca Sherpa, entre las 100 empresas más innovadoras en inteligencia artificial. .
  14. Artificial Intelligence Companies & Startups l CB Insights. .
  15. 2017 Red Herring Top 100 Global: Winners. .
  16. 2018 Red Herring Top 100 Global: Winners. .
  17. 2019 Red Herring Top 100 Europe Winners. .
  18. These 100 Companies Are Leading the Way in A.I.. .
  19. Top 100 Artificial Intelligence Companies of 2019. .
  20. Xabi Uribe-Etxebarria, fundador y CEO de Sherpa - innovación en español. .
  21. La española Sherpa ficha a uno de los creadores de Siri. .
  22. El asistente Sherpa apuesta por la inteligencia artificial predictiva. .
  23. Las gafas Android, en manos vascas. .
  24. Sherpa crea un Consejo Asesor mundial para para tratar el futuro de la IA predictiva. .
  25. La "startup" española Sherpa ficha al creador de Siri, Tom Gruber. .
  26. Siri Co-Founder Tom Gruber Joins Sherpa.ai as Strategic Advisor. .
  27. Siri Co-Founder Tom Gruber Joins Sherpa.ai as Strategic Advisor. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.