Shermanen itsasoranzko martxa

Shermanen itsasoranzko martxa (ingelesez Sherman's to the Sea) William Tecumseh Sherman estatubatuar jeneralak bere Batasun Gudarosteko indarrekin Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan zehar burututako martxa edota ibilaldi bati deritzo. Gaur egun aski ezaguna eta erabilia den lur errearen estrategiaren erabilpenean aintzindarietakotzat jotzen da, alegia, etsaiaren eremuan barneratu eta aurrean harrapatzen den guztia jo ta bertan suntsitu edota desegiteko estrategia guztiz ankerra, honela etsaiaren morala zanpatzeko asmoz.

Shermanen agindupeko Batasuneko gudariak Atlanta hiriko trenbide bat suntsituz, 1864ko azaroa.

Gerra kanpainia hau 1863 erdialdera hasi zen, Gettysburg eta Vicksburgeko guduen ondoren Batasuneko Gudarosteak Tennessee estatutik abiatu eta Georgiara zuzendu zen kontraeraso bat gauzatzeko aukera izan zuenean, hain zuzen ere Ameriketako Estatu Konfederatuen bihotzean. 1864ko irailaren 2an Shermanen indarrek Atlanta hiria okupatu ondoren, estatu konfederatuetan barna Ozeano Atlantikoaren kostaldera ailegatu ziren, bidean agertu zitzaizkien indar konfederatuak garaitu eta topatutako industria, trenbide, errota, kanal, biltegi, etxalde, lantegi, eta orokorrean estatu konfederatuaren ekonomiari sostengua eman zekiokeen edozein elementu suntsituz.

Shermanen politika honek eta bere indarrek AEBko Estatu Konfederatuen industriari eta azpiegiturei kalte handia eragin zieten, kalte ugari sortzeaz gain iparraldeko indarrak eremu ezezagunean barneratu ziren, batere hornidura babesik gabe, eta Shermanen aginduz heuren bidean topatutako baserri eta etxaldeetan hostu edota harpilatu ahal izan zuten uzta eta ganaduz biziraunez, soberan gelditutako ganadua eta uzta bera ere suntsitu zutelarik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.