Sheridan Le Fanu

Joseph Thomas Sheridan Le Fanu (1814ko abuztuaren 28a1873ko otsailaren 7a) misteriozko ipuin eta eleberri idazle irlandarra izan zen. Bere mamu kontakizunak aro garaikideko beldurrezko generoaren lehenbiziko adibidetzat har daitezke. Bere idazlan ospetsu eta hedatuena Carmilla (1872) da, bertan emakumezko banpiro baten istorioa azaltzen da, askok lehendabiziko banpiro eleberritzat jo ohi izan dute, bere aberkidea den Bram Stoker idazlearen Drakula (1897) eleberriaren aurretik idatzia izan baitzen.

Sheridan Le Fanu

kapilau


Auditor of the College Historical Society (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Thomas Sheridan Le Fanu
JaiotzaDublin, 1814ko abuztuaren 28a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainiar Inperioa
HeriotzaDublin, 1873ko otsailaren 7a (58 urte)
Hobiratze lekuaMount Jerome Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaThomas Philip Le Fanu
AmaEmma Lucretia Dobbin
Ezkontidea(k)Susan Bennett (en) Itzuli  (1844 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, idazlea, kazetaria eta legelaria
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)kola
Genero artistikoaeleberri gotikoa

IMDB: nm0494257 Allocine: 460998
Musicbrainz: dfe07d7c-2d7f-41e6-8b9b-405e8a0cedce IMSLP: Category:Le_Fanu,_Joseph_Sheridan Find a Grave: 7067898 Edit the value on Wikidata

Sheridan Le Fanu Dublingo hugonote jatorria zuen sendi noble batean jaio zen. Bere amona zen Alice Sheridan Le Fanu, eta honen semea Richard Brinsley Sheridan (J. Sheridan Le Fanu osaba txikia), biak dramagileak izan ziren, eta bere hiloba zen Rhoda Broughton berriz, arrakastadun eleberrigilea.

Literatur lana

Hauek dira bere idazlan nausienetako batzuk:

  • A Chapter in the History of a Tyrone Family ("Tyrone Familiaren Historiako Kapitulu bat") (1839)
  • The Fortunes of Colonel Torlogh O'Brien ("Torlogh O'Brien Koronelaren Dirutzak") (1847).
  • The House by the Churchyard ("Hilerriko Etxea") (1863)
  • Wylder's Hand ("Wylderren Eskua") (1864)
  • Uncle Silas ("Osaba Silas") (1864)
  • Guy Deverell (1865)
  • Haunted Lives ("Bizitza Sorginduak") (1868)
  • The Wyvern Mystery ("Wyvernen Misterioa") (1869)
  • The Rose and the Key ("Arrosa eta Giltza") (1871)
  • In a Glass Darkly ("Beira Ilun Batean") (1872)
  • Carmilla (1872): Emakumezko banpiro baten istorioa, beharbada bere idazlan ezagunena.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sheridan Le Fanu Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.