Sheldon Lee Glashow

Sheldon Lee Glashow (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko abenduaren 5a - ) Estatubatuar fisikaria da.

Sheldon Lee Glashow

Bizitza
JaiotzaNew York, 1932ko abenduaren 5a (91 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
The Bronx High School of Science (en) Itzuli
Cornell Unibertsitatea
Bostongo Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJulian Seymour Schwinger
Doktorego ikaslea(k)Elizabeth Ellen Jenkins (en) Itzuli
Uri Sarid (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Julian Seymour Schwinger
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, zientzialaria, fisikari teorikoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Bostongo Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaLinzeen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
IMDB: nm6007857 Edit the value on Wikidata

Harvard Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, eta unibertsitate hartako irakaslea izan da, besteak beste, 1966az gero. Glashowren lan nagusiek helburu hau izan dute: oinarrizko partikulen arteko elkarrekiko eragin desberdinak bilduko zituen teoria bateratzaile bat osatzea.

Laugarren motako quarken existentzia ere iragarri zuen Glashowk. 1970ean osatu zuen bere teoria bateratzailea. Izadiko lau osagai oinarrizkoetako biren arteko elkarrekiko eraginak aztertu zituen, indar elektromagnetikoaren eta indar ahulen artekoak, hain zuzen ere. Glashowren teoriaren arabera, indar elektromagnetikoak elkarri atxikitzen dizkio molekulak, eta elektroian atomoaren nukleoaren inguruko orbitetan iraunarazten ditu; indar ahulak, aldiz, desintegrazio erradioaktiboa eragiten du nukleoan. 1979an, Fisikako Nobel Saria lortu zuen, Steven Weinberg eta Abdus Salam zientzialariekin batera.

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.