She (Kiss abestia)
"She" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da. Taldearen estudioko hirugarren albumean, Dressed to Kill, argitaratu zuten 1975ean. Abestia Gene Simmonsek eta Stephen Coronelek idatzi zuten Simmons Bullfrog Bheer izeneko talde batean zegoenean.[1] Nahiz eta 1975ean kaleratu zuten, Kissek aurreko biretan jo izan zuen "She" abestia, baina setlistetik ezabatu zuten 1980. eta 1990. hamarkadetan.
She (Kiss abestia) | |
---|---|
Kissen musika-lana | |
Egilea(k) | Kiss |
Argitaratze-data | 1975 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | hard rock eta Glam rock |
Diskoetxea | Casablanca Records |
Deskribapena | |
Honen parte da | Dressed to Kill |
Hitzak | MetroLyrics |
She | ||||
---|---|---|---|---|
She (Kiss abestia) | ||||
Kiss(r)en abestia Dressed to Kill albumetik | ||||
Argitalpena | 1975eko martxoaren 19a | |||
Grabazioa | Electric Lady Studios, New York City 1975eko otsaila | |||
Musika mota | Hard rock, heavy metal | |||
Iraupena | 4:08 | |||
Diskoetxea | Casablanca Records | |||
Idazlea | Gene Simmons, Stephen Coronel | |||
Ekoizlea | Neil Bogart & Kiss | |||
Dressed to Kill abesti zerrenda | ||||
|
Ingurua
Abestiaren idazle nagusia Gene Simmons da, Stephen Coronelek riff nagusia idatzi zuen bitartean.[1] Abestiaren jatorrizko izenburua "She Walks By Moonlight" izan zen, Hondo filmeko dialogo bat zela eta, non, Simmonsek esaten zuen moduan:
"'I want your daughter.' (Zure alaba nahi dut.) [Nagusiak esan zuen:] 'You may not have my daughter.' (Agian ez duzu nire alaba izango.) [Bakeroak esan zuen:] 'Why not?' (Zergatik ez?) [Nagusiak esan zuen:] 'She walks by moonlight.' (Ilargi argitik ibiltzen da.) And that's the first line of the song. I didn't even know what it meant, I just loved the sound of it." (Eta hori da abestiaren lehenengo esaldia. Ez nekien zer esan nahi zuen, baina bere soinua gustatzen zitzaidan.)[1]
"She's no good" esaldia "she's so good" esaldiagatik aldatu zuten. Wicked Lesterren bertsioak 3:07ko iraupena du, Dressed to Kill albumeko bertsioak 4:08ko iraupena duelarik. Gainera, Kissen bertsioak ez ditu konga eta flauta zatirik. Kongak Jimmy Maelen saio musikariak jo zituen.[1]
Ace Frehleyren abestiko soloa Robby Kriegerrek 's solo in The Doorsen Five to One abestian egiten duen soloan oinarritua dago, giltza eta tempo berean hasten da; eta Pearl Jameko Mike McCreadyk kopiatzen du beraien "Alive" abestian.[2]
"She" Kissek Wicked Lester taldearen existentziatik hartu zituen hiru abestietako bat da, beste biak Hotter Than Hell albumeko "Goin' Blind" eta Dressed to Kill albumeko "Love Her All I Can" direlarik. "She" eta "Love Her All I Can" Hotter Than Hell albumean sartzea pentsatu zen, baina taldeak bazuen album horretarako material nahikoa.[1]
Zuzeneko emanaldiak
Nahiz eta ez zuten ofizialki 1975era arte argitaratu, Kissek "She" jo zuen aurreko biretan. Wicked Lesterek ere abestia jo izan zuen jatorrian grabatu zutenetik. Abestia ez zuten 1980. eta 1990. hamarkaldietan. Taldeak abestia berriro joko zuen Rock the Nation Tour biran zehar, 1975eko Alive! Tour biratik lehen aldia izango zena. Berriro jo zuten Kiss Alive/35 World Tour biran.
Agerpenak
"She" ondorengo Kissen albumetan agertzen da:
- Dressed to Kill - estudioko bertsioa
- Alive! - zuzeneko bertsioa
- The Originals - estudioko bertsioa
- Double Platinum - estudioko bertsioa "Rock Bottom" abestiaren introarekin
- The Box Set - Wicked Lester bertsioa
- Gold - estudioko bertsioa
- Kiss Chronicles: 3 Classic Albums - estudioko bertsioa
- Kiss Alive! 1975-2000 - Alive! bertsioa
Bertsioak
- S.G.M. abestia bertsionatu zuen 1988an[3]
- Anthrax taldearen bertsioa lehen Kissen tributu album ofizialean, Kiss My Ass: Classic Kiss Regrooved', agertzen da, 1994an kaleratua. Bertsioa Alive! albumeko bertsiotik hurbilago dago estudioko bertsiotik baino, Alive! bertsioan Kissek "Let Me Know" abestiko koda jo zuen, Anthraxek bertsioan egiten duen moduan.
- Unmasked taldearen bertsioa 2005eko Gods of Thunder: A Norwegian Tribute to Kiss Kiss tributu album norbegiarrean agertzen da.
- Snowblynden bertsioa Lick It Up – A Millennium Tribute to Kiss albumean agertzen da, 2008ko tributu albumean.
- Ron Leejackek, Wicked Lester taldeko gitarjole nagusi ohiak "She" bertsionatu zuen bere bi abestiko Wicked demoan.[3]
- Still Wicked taldeak, Ace Frehleyren Gordon Gebert lagunak etar Ron Leejack Wicked Lester taldeko gitarjole nagusi ohiak osotutako proiektua, abestia bertsionatu zuten taldearen 1998ko Something Wicked This Way Comes EPrako.[3]
Langileak
- Gene Simmons - baxua, ahotsak
- Paul Stanley - gitarra erritmikoa, ahotsak
- Peter Criss - bateria, koruak
- Ace Frehley - gitarra nagusia
Erreferentziak
- She historia. (Noiz kontsultatua: 2011-04-09).
- Gilbert, Jeff. "Prime Cuts: Mike McCready - The Best of Pearl Jam!". Guitar School. 1995eko maiatza.
- She bertsioak. (Noiz kontsultatua: 2011-04-09).