Sharon Tate

Sharon Marie Tate (Dallas, Texas, AEB, 1943ko urtarrilaren 24aBenedict Canyon, Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1969ko abuztuaren 9a) aktorea eta modeloa izan zen. 1960ko hamarkadan, telebistako paper txikietan lan egin zuen eta ondoren hainbat filmetan hartu zuen parte.

Sharon Tate

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSharon Marie Tate
JaiotzaDallas, 1943ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Heriotza10050 Cielo Drive, Benedict Canyon, Los Angeles (en) Itzuli, 1969ko abuztuaren 9a (26 urte)
Hobiratze lekuaHoly Cross Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: sastakatzea
HiltzaileaSusan Atkins (en) Itzuli
Charles "Tex" Watson (en) Itzuli
Familia
AmaDoris Tate
Ezkontidea(k)Roman Polański  (1968ko urtarrilaren 20a -  1969)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVicenza American High School (en) Itzuli
Irvin High School (en) Itzuli
Richland High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta modeloa

sharontate.net
IMDB: nm0001790 Allocine: 497 Rottentomatoes: celebrity/sharon_tate Allmovie: p69935 TCM: 189259 TV.com: people/sharon-tate
Musicbrainz: 1e87b8de-1b04-478d-b9b5-a1c76e561686 Find a Grave: 1019 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Sharon Tate signature.svg, SharonTateSignature.jpg

1968an, Sharon Roman Polanski zine zuzendariarekin ezkondu zen. 8 hilabete eta erdiko haurdunaldiaren ondoren, Charles Mansonen jarraitzaileek erail zuten bere etxean, beste lau lagunekin batera zegoela.[1]

Biografia

Sharon Tate Dallasen, Texasen, jaio zen eta Paul James Tate eta Doris Gwendolyn Willeten alaba zaharrena izan zen. Paul neba AEBetako armadako ofiziala zen, eta Sharonen ahizpak Debra (j. 1952ko azaroaren 6an) eta Patricia (j. 1957ko urriaren 30a-2000ko ekainaren 3a) izan ziren eta harreman estua zuten elkarren artean.

Neskatilak 6 hilabete zituenean, Miss Tiny Tot de Dallas Pageant egin zuten, baina familiak ez zuen negozio horretan arreta handirik jarri. Hala ere, bere edertasuna nabarmena zen eta lehiaketetara aurkezten hasi zen, eta 1959an Miss Richland egin zuten.

Paul Taten lanak bizilekua aldatzera behartu zituen maiz eta, Sharonek 16 urte izaterako, AEBetako 6 hiri ezberdinetan bizita zegoen. Ez zuen lagunak egiteko eta mantentzeko erraztasun handirik eta, familiaren hitzetan, uzkur agertzen zen eta ez zuen konfiantza handirik bere buruagan. 1960an, Paul Italiara transferitu zuten eta familia osoa joan zen berarekin. Veronara itzuli zenean, Sharon bere aurpegia ezaguna egiten ari zela jabetu zen eta, pixkanaka, zinearen munduan sartzen joan zen.

Lana

1962an, Tate sendia etxera itzuli zen eta Sharon Los Angelesen bizi zen berriro. Esan bezala, 60ko hamarkadan, telebistako paper txikietan egin zuen lan eta ondoren hainbat filmetan hartu zuen parte.Telebistan, lehenengoz , The Beverly Hillbillies (1962) telesailean agertu zen.[2] Telesail hori 1963tik 1965 arte egon zen pantailan, eta bertan banku bateko idazkari baten papera egin zuen. Egin zituen paper komikoek hainbat laudorio erakarri zioten eta Hollywoodeko promesa izateko aukera zuela garbi geratu zen 1967an, aurreko urtean Valley of the Dolls filmean egindako lanagatik, Urrezko Globoetarako izendatu zutenean.[3][4] Era berean, modeloa behin eta berriro ateratzen hasi zen aldizkarietan; eta, ez gutxitan, azalean gainera.[5][6]

Garai horietan, Sharon Philippe Forquet frantziar aktorearekin hasi zen harremanetan, baina konpromisoa ez zen egonkor suertatu; izan ere, behin baino gehiagotan haserretu ziren. Haserre haietako batzuk oldarkorrak ziren eta Tatek lesioak jasan zituen, azkenean banandu ziren arte.

Pertsona ospetsua eta moda-ikonoa zen ordurako, eta Hollywooderako bidean zegoen.[7]

1964an, Sharonek Sam Peckinpah eta Steve McQueenekin egin zuen proba bat The Cincinnati Kid filmerako, baina e zuten bera hautetsi. Aurrera jarraitu zuen, hala ere, eta 1965aren bukaeran, lehen lan garrantzitsua etorri zitzaion, Eye of the Devil filmaren irudia izan zelarik; bertan David Niven, Deborah Kerr, Donald Pleasence edi David Hemmingsekin egin zuen lan.

1966an, The Fearless Vampire Killers ("Banpiroen dantza") filma egin zuen, eta garai hartan Roman Polanski zuzendaria ezagutu zuen.[8]

Roman Polanski Londresen geratu zen bitartean, Sharon AEBetara itzuli zen eta Don't Make Waves filma egin zuen Tony Curtisekin, kritika onak, ostera, ez ziren iritsi.

Ezkontza

Eye of the Devil filmean

1967ko bukaera aldera, Sharon Londresa itzuli zen, eta 1968ko urtarrilaren 20an Polanski eta Tate ezkondu egin ziren, Chelsean.[9] Bikotea maiz agertuko zen egunkari eta aldizkarietan.

Los Angelesa joan ziren bizitzera, eta lagun-sare zabala egin zuten,[10] besteak beste: Steve McQueen, Warren Beatty[11], Mia Farrow, Peter Sellers, Jacqueline Bisset, Leslie Caron, Joan Collins, Joanna Pettet, Laurence Harvey, Peter Fonda edota Jane Fonda. Garai hartako izarrekin ere harremanak izan zituzten hala nola: Henry Fonda, Kirk Douglas, Yul Brynner, Danny Kaye, Jim Morrison abeslaria, The Mamas & The Papas, Terry Melcher ekoizlea eta haren andregai Candice Bergen...

1968ko udan, Sharon The Wrecking Crew filmean hasi zen lanean, eta arrakasta handia izan zuen.[12] Hori gutxi balitz ere, Urrezko Globorako izendatu zuten Valley of the Dolls filmean egindako lanagatik.[13] Hortik aurrera, haren karrera geldiezina gertatu zen.[14][15]

1968 bukaeran, Tate haurdun zegoen, eta 1969ko otsailaren 15ean bikotea Benedict Canyonenko 10050 de Cielo Drive-ra joan zen bizitzera. Aurrez, Terry Melcher eta Candice Bergen bizi izan ziren etxe hartan eta Sharon eta Roman askotan izanda zeuden bertan. Gustura joan ziren etxe berrira. Sharonen hurrengo proiektua The Thirteen Chairs izango zen eta Orson Wellesekin egingo zuen lan. Polanskik, berriz, The Day of the Dolphin egin behar zuen eta Londresera joan zen. Sharon bisitan joan zitzaion, 1969ko uztailaren 20an, ostera, Los Angelesera itzuli zen. Senarra abuztuaren 12an etortzekoa zen eta lagunak Tateren etxean egongo ziren ordura arte.

Heriotza

1969ko abuztuaren 8an, Sharon Tateri bi aste falta zitzaizkion umea izateko. Joanna Pettet eta Barbara Lewis lagunekin bazkaldu zuen, Debra ahizparekin hitz egin zuen eta Patti berarekin gaua pasatzera joango ote zen galdetu zion. Sharonek ezezkoa esan zion eta Sebring, Frykowski eta Folgerrekin El Coyote jatetxera joan zen, 22:30 aldera itzuliz.

1969ko abuztuaren 9ko goizaldean, Winifred Chapman zerbitzariak Sharon Tate eta bere lagunen gorpuak aurkitu zituen. Badirudi, Susan Atkinsek asasinatu zuela Sharon, 16 sastada emanez, haietako bost gutxienez mortalak. Gainera, soka batekin lotuta, etxe guztian zehar eraman bide zuen arrastaka eta, emakumea odolustu baino lehen, hari hainbat gehiegikeria egin. Sarreran, Steven zegoen tirokatuta kotxean eta, etxe barruan, Tate eta Sebring lepotik lotuta zeuden sokaz. Frykowski eta Folgerren gorpuak ere aurkitu zituzten, etxe aurreko lorategian, haiek ere labankadez josita.[16]

Atezaina zen bizirik zirauen bakarra, Guillermo Garretson. Ondoko etxe batean bizi zen eta susmagarri bilakatu zen berehala, baina azkenean errugabetu egin zuten.

Roman Polanski, jazotakoaren berri izan zuenean, Los Angelesera itzuli zen eta poliziak galderaz josi zuen.

Hiletak asteazkenean izan ziren, abuztuaren 13an, eta Sharon Tate Holy Crosseko hilobian lurperatu zuten, Culver Cityn, Kalifornian, Paul Richard Polanski -hil ondoren jarriko zioten izena semeari- besoetan zuela.

Roman Polanskik elkarrizketa bat eskaini zion aldizkari bati eta etxeko egongelaren argazkiak ateratzen utzi. Kritika gogorrak eraman zituen horregatik, baina berak arduraduna aurkitu nahi zuela esan zuen. Morboak Tateren filmen ospea zabaldu zuen eta espekulazioak ez ziren isildu.[17]

1969ko azaroan, Susan Atkins kartzelan zegoen auto-lapurreta bat medio eta Sharon Tate hil zuela esan zion bere kide bati. Salaketa formala izan zen ondoren eta Charles Manson, Charles "Tex" Watson, Patricia Krenwinkel eta Linda Kasabian ere atxilo hartu zituzten. Atkinsek esan zuenez, Taten etxeko hilketen ondoren, Leno eta LaBianca Romero ere erail zituzten Los Felizen, Los Angelesen.[18]

Badirudi taldea etxeko langa pasatzen ari zenean, Stevenek ikusi zituela. Watson inguratu zitzaion eta gelditzeko agindu, segidan 4 tiro emanez. Watsonek kanpoan geratzeko esan zion Kasabiani eta besteak barrura sartu ziren. Etxeko 4 kideak lotu zituzten eta auspez etzateko agindu. Jay Sebringek Sharon haurdun zegoela esan zien eta minik ez egiteko; Watsonek tiro egin zion, ordea. Wojciech Frykowski eta Abigail Folger alde egiten saiatu ziren eta korrika joan ziren aurreko lorategira, baina harrapatu eta erail egin zituzten. Tate geratzen zen etxean, baina alferrik izan ziren haren erruki-eskaerak, 16 labankada sartu baitzizkioten.[19]

2010ean, Manson, Watson, Krenwinkel eta Van Houten atxilotuta zeuden oraindik. Susan Atkins, berriz, 2009ko irailaren 24an hil zen kartzelan.[20]

Sarraskia baino hamarkada bat geroago, Sharonen amak, Dorisek, orduko zentzategien aurkako ekimen publikoa antolatu zuen. Izan ere, hiltzaileek nolabaiteko kultua jasateko aukera zuten bere ustez, eta baldintzapeko askatasuna errazegi lor zezaketen. Protesta honek, 1982an, Kaliforniak zeuzkan kriminaltasunaren aurkako legeei aldaketa batzuk egitea ekarri zuen, biktimek eta hauen sendiek sententzietan eta baldintzapeko askatasunaren aurreko bistan deklaratzea ahalbidetuz. Doris Tate, Sharonen ama, izan zen lege berriarekin era horretako deklarazioa egin ahal izan zuen lehen pertsona.[21][22]

Filmak

Filmak eta telesailak
Izena Urtea Pertsonaia Oharrak
Barabbas 1961 Patrizia Koliseoan Ez da agertzen kredituetan
Hemingway's Adventures of a Young Man 1962 Izenik gabe Ez da agertzen kredituetan
The Beverly Hillbillies 1963–1965 Janet Trego Telesaila, 15 atal
Mister Ed 1963 Telefonista
Sailorren neska
Telesaila, 2 atal: Love Thy New Neighbor eta Ed Discovers America
The Americanization of Emily 1964 Neska polita Ez da agertzen kredituetan
Th Man from U.N.C.L.E. 1965 Terapeuta Telesaila, The Girls of Nazarone Affair atala
Eye of the Devil 1966 Odile de Caray
The Fearless Vampire Killers 1967 Sarah Shagal
Don't Make Waves 1967 Malibu
Valley of the Dolls 1967 Jennifer North
Rosemary's Baby 1968 Neska festan Ez da agertzen kredituetan
The Wrecking Crew 1968 Freya Carlson
The Thirteen Chairs 1969 Pat Hilondokoa

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) John, Gilmore. (1971). The Garbage People. Omega Press.
  2. (Ingelesez) Leaming, Barbara. (1981). Polanski: The Filmmaker as Voyeur. Simon and Schuster ISBN 0-671-24985-1..
  3. (Ingelesez) Columbus, Johnny. (1968ko ekaina). Sharon Tate – Venus on a Treadmill. in: Photo Screen..
  4. (Ingelesez) Crowther, Bosley. (1967-12-16). «Valley of the Dolls» New York Times.
  5. (Ingelesez) «The New American Beauties» Newsweek 1968-03-04.
  6. (Ingelesez) Ebert, Roger. (1967-12-27). «Valley of the Dolls» Chicago Sun-Times.
  7. (Ingelesez) Maltin, Leonard. (1998). Leonard Maltin's Movie and Video Guide. Signet Publishing ISBN 0-451-19288-5..
  8. (Ingelesez) BBC. (2006-12-20). BBC News Report. .
  9. (Ingelesez) Roman, Polanski. (1984). Roman by Polanski. Eurexpart B.V. ISBN 0-688-02621-4..
  10. (Ingelesez) Evans, Peter. (2005-07-24). «Sufferings of the great seducer» The Sunday Times.
  11. (Ingelesez) Amburn, Ellis. (2003). The Sexiest Man Alive: A Biography of Warren Beatty. Virgin Books ISBN 1852279192..
  12. (Ingelesez) Canby, Vincent. (1969-02-06). «The Screen: Matt Helm Back in Town» New York Times.
  13. (Ingelesez) «Sharon Tate» Golden Globes.org.
  14. (Ingelesez) «Golden Laurel Awards 1968» IMDB.
  15. (Ingelesez) «Sharon's Biography — The Tide Turns» SharonTate.net.
  16. (Ingelesez) Gilmore, John. (2000). Manson: The Unholy Trail of Charlie & the Family. Amok Books ISBN 1-878923-13-7..
  17. (Ingelesez) Dunne, Dominick. (1999). The Way We Lived Then: Recollections of a Well Known Name Dropper. Crown Publishers ISBN 0-609-60388-4..
  18. (Ingelesez) Greg, King. (2000). Sharon Tate and the Manson Murders. Barricade Books ISBN 1-56980-157-6..
  19. (Ingelesez) Bugliosi, Vincent; Gentry, Curt. (1974). Helter Skelter: The True Story of the Manson Murders. W.W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0393087000..
  20. (Ingelesez) Blankstein, Andrew. (2009-09-25). «Manson follower Susan Atkins dies at 61» Los Angeles Times.
  21. (Ingelesez) Doris Tate Crime Victims Foundation
  22. (Ingelesez) Quintanilla, Michael. (1994-1-10). «Promises to Keep: Patti Tate Leads a Justice Crusade in the Name of Her Sister Sharon» Los Angeles Times.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sharon Tate Aldatu lotura Wikidatan

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.