Shannon (Clare konderria)

Shannon edo Shannon Udalerria (irlanderaz Sionainn edo Baile na Sionnainne), Irlandako mendebaldean dagoen Clare konderriko udalerri bat da. Shannon ibaiaren isatsadarrean kokatua dago. Udalerri estatusa 1982ko urtarrilaren 1an jaso zuen, 2011an 9.673 biztanle zituelarik.

Shannon (Clare konderria)
Sionainn
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Clare konderria
Geografia
Koordenatuak52°42′49″N 8°52′07″W
Map
Altuera0 metro
Demografia
Biztanleria9.673 (2011)
Bestelako informazioa

Udalerria Limerick eta Ennis hirien artean kokatua dago, bi hiri horiek elkarlotzan dituzten N19 eta N18/M18 errepideek zeharkatzen dutelarik. Bestalde, Shannon aireportua nahiz Newmarket-on-Fergus udalerria hurbil ditu, bai eta izen bereko industrialdea ere.

Historia

Shannon herri oso berria da, izan ere 1960ko hamarkadan sortu baitzen Shannon aireportuaren ondoko paduratan. Industrialde handia ere eratu zenez populazioak berehala egin zuen gora eta gaur egun konderriko bigarren hiria da Ennis hiriburuaren atzetik. Mundu mailako 110 konpainiak bertan ezarri dituzte lantegi eta bulegoak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.