Shanna Moakler
Shanna Lynn Moakler (Barrington, Rhode Island, Estatu Batuak, 1975eko martxoaren 28a - ) modelo eta aktore estatubatuarra da. 1995eko Miss Estatu Batuak izateagatik eta Pacific Blue eta Meet the Barkers telesailetan ateratzeagatik ezaguna da.
Shanna Moakler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Providence, 1975eko martxoaren 28a (48 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York Barrington (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Travis Barker (2004 - 2008) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Barrington High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea, playmatea, telebista-aktorea, modeloa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta zinema aktorea |
Pisua | 53 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | |
shannamoakler.com | |
|
Biografia
Haurtzaroa
Shanna Moakler, jatorri portugaldarra eta irlandarra duena, John W. Moakler III dentistaren eta Gail Moakler-ren alaba da. Bi neba zaharragoak ditu, Kirk eta John W. IV eta beste ahizpa zaharrago bat ere. Shanna patinatzaile trebea zen eta patinaje-lehiaketetan parte hartzen baitzuen. Graduatu zenean, Miamira joan zen modelo bezala lan egitera. Ondoren, New Yorkera joan zen eta azkenik Los Angelesera.
Modelo bezala
15 urte zituela, modelo egin zen eta Cosmopolitan eta Brentwood aldizkarietan agertu zen. 17 urte zituela, Rhode Islanden ordezkaria izan zen 1992ko Miss Nerabe Estatu Batuak lehiaketan eta zazpigarrena izan zen.
1995an, Miss New York hautatu zuten eta ondoren Miss Estatu Batuak hautatua izan zen, benetako Miss Estatu Batuak Miss Unibertso hautatu zutenean.
2001eko abenduan, Playboy aldizkariko hilabeteko Playmatea hautatu zuten. Ondoren, Cutty Sarken iragarkiarentzako posatu zuen.
Gaur egun
Billy Idol, Oscar de la Hoya eta Dennis Quaidekin atera ondoren, Travis Barkerrekin ezkonduta dago. Hiru seme-alaba ditu: Atiana Cecilia de la Hoya, Landon Asher Barker eta Alabama Luella Barker.
Lanak
Telebista
1996an, Lois & Clark telesaileko kapitulu batzuetan atera egin zen. Urte bat geroago, Friends 'Til the End telebista-filman "Lisa" pertsonaia antzeztu zuen. 1998an, Timecopeko pasarte batean atera zen "Allison Kendall"en paperan.
Gainera, Pacific Bluen lan egin zuen "Monica Harper" pertsonaia antzeztuz. 1999 eta 2000 artean, Search Party telebista-ikuskizunean 3 alditan parte hartu zuen.
2003an, Punk'd telebista-programako pasarte batean atera zen. 2005ean, Joey telesaileko pasarte batean atera zen "Mariska"ren papera antzeztuz eta Jake in Progressen "Josie"ren papera antzeztuz. Gainera, berak eta bere senarra Travis Barkerrek Meet the Barkers realityan parte hartu zuten bi denboralditan zehar.
Horrez gain, Travis eta Shanna CSI: Crime Scene Investigationeko "Poppin' Tags" deituriko pasartean parte hartu zuten, Shannak "J-Lady"ren papera antzeztuz.
2006an, Dancing with the Stars telebistako dantza-lehiaketan parte hartu zuen, baina bigarren astean kanporatua izan zen.
Filmak
1997an Poison Ivy: The New Seduction filman "Jaimie" pertsonaia antzeztu zuen. Hurrengo urtean, "Cheryl Tangeray" antzeztu zuen Telling Youn.
1998an ere, The Wedding Singer filmeko azken eszenan atera zen hegazkineko laguntzaile baten paperan.
1999an, "Tawny" bezala agertu zen Love Stinksen. Horrez gain, 2000 urteko Critical Mass eta 2003ko Pauly Shore Is Dead filmetan parte hartu du.
2004an, "Kasey" antzeztu zuen Seeing Other Peoplen eta 2006an, "Petra" antzeztu zuen Big Momma's House 2n.
Filmografia
Urtea | Filmaren izenburua | Papera |
---|---|---|
1997 | Poison Ivy: The New Seduction | Jaimie |
1998 | Telling You | Cheryl Tangeray |
1998 | The Wedding Singer | Hegazkineko laguntzaile |
1999 | Love Stinks | Tawny |
2000 | Critical Mass | Alexandra |
2003 | Pauly Shore Is Dead | Jail Hooker |
2004 | Seeing Other People | Kasey |
2006 | Big Momma's House 2 | Petra |
Musika
Shanna DVS deituriko musika taldeko kidea izan da.