Shangri-La
Shangri-La Himalaia mendietan kokaturiko fikziozko leku bat da, lehenbiziko aldiz 1933ko James Hilton idazlearen Lost Horizon eleberrian aipatu zen. Hau leku utopiko gisa deskribatua da, betiereko zoriontasunaren lurraldea, mundutik erabat isolatua. Eleberrian Shangri-Lako biztanleak ia hilezkorrak dira; hortaz, esploratzaile eta abenturazaleek hura topatzeko irrika dute. Tibetar budisten Shambhala kondairazko erresumaren parekidea da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.