Shane
Shane 1953ko George Stevens estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen western film bat da. 1949ko Jack Schaefer idazlearen izen berdineko Shane eleberrian oinarritua dago. Alan Ladd, Jean Arthur, Van Heflin, Brandon deWilde eta Jack Palance aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen.
Shane | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1953 | |||
Izenburua | Shane | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Westerna, film erromantikoa, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 118 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Shane (en) | |||
Honen parte da | National Film Registry (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Wyoming | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | George Stevens | |||
Gidoigilea(k) | A. B. Guthrie Jr. Jack Sher Jack Schaefer (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Alan Ladd Gladys Greene Van Heflin Brandon deWilde (en) Jack Palance Edith Evanson Ben Johnson Elisha Cook Jr. Alana Ladd Edgar Buchanan Douglas Spencer John Dierkes Ellen Corby Emile Meyer George J. Lewis Nancy Kulp Steve Raines Beverly Washburn David Ladd Ewing Miles Brown Leonard Strong George Stevens | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | George Stevens | |||
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures | |||
Edizioa | William Hornbeck (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Hal Pereira (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Victor Young | |||
Argazki-zuzendaria | Loyal Griggs | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Wyoming | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 26. Oscar Sariak | |||
Nominazioak | Directors Guild of America Award for Outstanding Directing – Feature Film (en) BAFTA Award for Best Film (en) Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 26. Oscar Sariak Brandon deWilde (en) Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 26. Oscar Sariak Jack Palance Film onenaren Oscar Saria 26. Oscar Sariak George Stevens Zuzendari onenaren Oscar Saria 26. Oscar Sariak George Stevens Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 26. Oscar Sariak A. B. Guthrie Jr. Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 26. Oscar Sariak Loyal Griggs | |||
kronologia | ||||
|
Oscar Sarietarako sei izendapen haso eta bat irabazi zuen, Argazkigintza onenaren Oscar Saria (kolorea, Loyal Griggs).
Argumentua
XIX. mendearen bigarren erdialdea, Wyoming estatua. Shane (Alan Ladd), denataz nazkaturik dagoen eta harat-honata dabilen pistolaria, Starrettarren baserrira iritsi berri da, senar-emazte (Van Heflin eta Jean Arthur) eta semeak (Brandon deWilde) osaturiko familia apala, haran hartako gainontzeko nekazari familia xumeek bezala zailtasunak bizi dituen familia, Rufus Ryker (Emile Meyer) abeltzain boteretsua haien lursailez jabetu nahi baitu. Shane seme txikiaren lagun bilakatuko da.
Hasiera batean, senar-emazteek iritsi berria jator hartuko dute, baserriko iturritik ur hartzen lagaz, baina beste gizon batzuk zaldiz datozela ikustean Shane talde erasotzaile hartako kide bat dela uste izan eta Joe Starrett senarrak erriflepean Shane baserria uztera behartuko du. Shane txintik esan gabe joango da, baina handik gutxira itzuli eta bere itzulerarekin bakarrik ailegatu berri diren zaldizko erasotzaileen taldea uxatzea lortuko du.
Ryker Shane pistolari trebea dela jakitean, berarekin batera lan egitea proposatuko dio. Hark uko egitean, Rykerek soldatapeko hiltzaile arriskutsua den Jack Wilson (Jack Palance) kontratatuko du.
Hainbat gertakarirn ondoren, amaierako eszenan Rufus Ryker, haren anaia Morgan (John Dierkes) eta Wilson hiltzaileak Shanen aurkako duelua izango dute. Lehia izugarri baten ostean, anaiak Shane zaurituko du, baina Joey seme txikiak Shane ohartarazi eta Shane dueluan garaile irtetea lortuko du, azkenean baserria nahiz herrixka zaldiz utzi eta ikuslea zauriturik edota hiltzorian dagoen zalantzan lagaz, aldiz, Joey txikia bere adiskide mirestuaz agurtuko da.
Gai nagusia
Gai nagusia western generoko filmeetan maiz ematen dena da: eskualde osoaz jabetzeko eskubidea duela uste duen lurjabe boteretsua eta ezarri berriak diren lursail txikien jabeak diren nekazari apalen arteko lehia, bai batzuk zein besteak lursail horien jabetza izateko borrokatuz. Bestalde, filma honetan Starrett andrea, familiako ama, eta Shane pistolari galaiaren arteko maitasun platonikoa eta Starretarren seme txikia den Joeyk Shanenganako duen miresmena ere irudikatzen ditu.
Aktoreak
- Alan Ladd: Shane
- Jean Arthur: Marian Starrett
- Van Heflin: Joe Starrett
- Brandon deWilde: Joey Starrett
- Jack Palance (kredituetan Walter Jack Palance bezala): Jack Wilson
- Ben Johnson: Chris Calloway
- Edgar Buchanan: Fred Lewis
- Emile Meyer: Rufus Ryker
- Elisha Cook, Jr.: Frank 'Stonewall' Torrey
- Douglas Spencer: Axel 'Swede' Shipstead
- John Dierkes: Morgan Ryker
- Ellen Corby: Liz Torrey andrea
- Paul McVey: Sam Grafton
- John Miller: Will Atkey, bartender
- Edith Evanson: Shipstead andrea
- Leonard Strong: Ernie Wright
- Nancy Kulp: Howells andrea
Iruditegia
Kanpo estekak
- Shane filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)