Shame (2011ko filma)
Shame (euskaraz Lotsa) 2011ko Steve McQueen ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. Michael Fassbender, Carey Mulligan, James Badge Dale eta Nicole Beharie aktoreek antzeztu zuten.
Shame (2011ko filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Shame eta Shame |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Lotsa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Film erotikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Steve McQueen |
Gidoigilea(k) | Steve McQueen Abi Morgan Harold Manning (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Michael Fassbender Carey Mulligan James Badge Dale Nicole Beharie (en) ![]() Hannah Ware Amy Hargreaves Alex Manette Jake Siciliano Robert Montano Alexander Wraith Ryan Wolfson (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Iain Canning Emile Sherman (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | UK Film Council (en) ![]() Film4 (en) ![]() See-Saw Films (en) ![]() HanWay Films (en) ![]() |
Edizioa | Joe Walker |
Ekoizpen-diseinatzailea | Judy Becker |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Harry Escott (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Sean Bobbitt |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Manhattan |
Argumentu nagusia | Sexu-adikzioa |
Historia | |
Jasotako sariak | Europako argazki zuzendari onenaren Saria 25th European Film Awards (en) ![]() European Film Award for Best Editor (en) ![]() 25th European Film Awards (en) ![]() |
Nominazioak | Europako gizonezko aktore onenaren Saria 25th European Film Awards (en) ![]() Michael Fassbender European Film Award for Best Editor (en) ![]() 25th European Film Awards (en) ![]() Joe Walker European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) ![]() 25th European Film Awards (en) ![]() Steve McQueen, Abi Morgan Europako zuzendari onenaren Saria 25th European Film Awards (en) ![]() Steve McQueen Europako argazki zuzendari onenaren Saria 25th European Film Awards (en) ![]() Sean Bobbitt Europako film onenaren Saria 25th European Film Awards (en) ![]() Iain Canning, Emile Sherman (en) ![]() |
foxsearchlight.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
2011ko irailaren 4an Veneziako Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
Brandon Sullivan (Michael Fassbender) New Yorken bizi eta lan egiten duen irlandar jatorriko 30 urtetako estatubatuar gizasemea da. Brandonek sexu zalekeria du, uneoro sexu harremanen bila dabil: ordenagailuan pornografia ikusi, emagalduak kontratatu, tabernetan nahiz metroan larrua jotzeko emakumeekin topatu, eta azkenean sexu zalekeria areagotzearekin batera homosexualen topagune batean ere sartuko da. Bat-batean, bere bizitza eta solairua Sissy arreba (Carey Mulligan) agertuko da, bere bikotekideekin harreman gatazkatsuak izan ohi dituen oreka gutxiko neska gaztea, beste behin ere anai nagusiarengana laguntza eta egun batzuetarako bizileku bila. Arreba anaiaren sexu zalekeriaz ohartzean, Brandonek guztiarekin apurtzea erabakiko du: etxean gordea duen pornografia guztia zaborrontzira bota eta berak lan egiten duen bulegoko Marianne (Nicole Beharie) lankidearekin harreman serio bati ekiten saiatuko da.
Aktoreak
- Michael Fassbender: Brandon Sullivan
- Carey Mulligan: Sissy Sullivan
- James Badge Dale: David
- Nicole Beharie: Marianne
Kanpo estekak
- Shame filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)