Shakira

Shakira Isabel Mebarak Ripoll (Barranquilla, Kolonbia, 1977ko otsailaren 2a ), pop-rock kantaegile, disko-ekoizle, dantzari, modelo, instrumentista, enpresaburu, aktore eta filantropoa da. Gaztelaniaz eta ingelesez abesten du. UNICEFek borondate oneko enbaxadore izendatu du. Sony Music diskoetxeak eta Billboard aldizkariak hainbatetan alditan aipatu dute Pop Latinoaren Erregina ezizenarekin.

Shakira

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

2003ko urriaren 24a -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakShakira Isabel Mebarak Ripoll
JaiotzaBarranquilla, 1977ko otsailaren 2a (47 urte)
Herrialdea Espainia
 Kolonbia
BizilekuaMiami
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
italiera
portugesa
frantsesa
katalana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, koreografoa, gitarra-jotzailea, musikagilea, filantropoa, ekoizlea eta ahots-aktorea
Altuera1,57 metro
Lantokia(k)Bartzelona
Enplegatzailea(k)Epic Records
Roc Nation (en) Itzuli
Freixenet
Live Nation (en) Itzuli
Universal Music Group
PepsiCo
Sony Music Entertainment  (1990 -
Jasotako sariak
InfluentziakThe Pretenders, John Lennon, Prince, The Rolling Stones, Red Hot Chili Peppers, The Cure, Tom Petty, The Clash, The Ramones, Andean music (en) Itzuli eta Fayruz (en) Itzuli
KidetzaWhite House Initiative on Educational Excellence for Hispanics (en) Itzuli
Genero artistikoapop musika
pop latinoa
pop rock
Latin rock (en) Itzuli
dantza
herri-kanta
world musica
R&B garaikidea
rock
Musika instrumentuagitarra
aho-soinua
perkusio instrumentua
ahotsa
DiskoetxeaSony Music
Epic Records
Sony BMG
Columbia Records
RCA Records
Live Nation Entertainment (en) Itzuli

shakira.com
IMDB: nm0787680 Allocine: 168371 Allmovie: p328399 Metacritic: person/shakira TV.com: people/shakira
Facebook: shakira Twitter: shakira Instagram: shakira VK: shakira MySpace: shakira Youtube: UCYLNGLIzMhRTi6ZOLjAPSmw Pinterest: shakira TikTok: shakira Souncloud: shakira Spotify: 0EmeFodog0BfCgMzAIvKQp iTunes: 889327 Last fm: Shakira Musicbrainz: bf24ca37-25f4-4e34-9aec-460b94364cfc Songkick: 234311 Discogs: 5530 Allmusic: mn0000790797 Deezer: 160 Edit the value on Wikidata

1995ean debutatu zuen disko merkatuan, Pies Descalzos diskoarekin, Luis Fernando Ochoaren laguntzaz.[1] Album horretan nabarmentzen dira «Estoy aquí», «Donde estas corazón?» eta «Antología»; kalkulatu da 5 milioi kopia baino gehiago saldu dituela. Urteak gero, Ochoarekin lan egiten jarraitu zuen eta ¿Dónde están los ladrones? albuma plazaratu zuen (1998), bai eta 10 milioitik gora ale saldu ere. Nazioarteko arrakasta 2001ean iritsi zen Laundry Service bere albumarekin, 13 milioi album baino gehiago saldu baitzituen; soinu arabiar eta latinoen uztarketa eta nahasketa ospetsu egin zituen, eta merkatu anglosaxoiaren gailurrean jarri zuen, crossover artista lider gisa.

Shakira garai guztietako artistarik sarituenetako bat da, hainbat sari ditu, horien artean 42 Latin Billboard Music Award, 7 Billboard Music Award, 3 Grammy Sari eta 13 Latin Grammy. Hainbat Guinness World Record ere baditu eta Hollywood-eko ospearen pasealekuan izar bat ere badu.[2]

Bilboard aldizkariak bere karrera Latinoamerikako musikaren panoraman finkatuenetako bat bezala deskribatu zuen, bi aldiz (2000, 2010) hautatu zuen hamarkadako emakumezko artista latino onena, eta bere hiru single kokatu zituen Billboard-en historiako hogei garrantzitsuenen artean: «Chantaje» «La tortura» eta «Suerte»; 6., 7. eta 16. posizioetan kokatu zituen, hain zuzen.[3][4][5] Era berean, 2010eko hamarkadako kanta latino arrakastatsuenen artean, Billboarden top 50eko emakumezko artista bakarra izan zen, eta «Chantaje» 18. postuan kokatu zuen.[6] 2017aren amaieran, Shakira, Billboard Hot 100, Estatu Batuetako musika zerrenda nagusian, gaztelaniazko lau abesti sartu zituen lehen artista izan zen.[7]

2020an, Rolling Stone aldizkariak ¿Dónde están los ladrones? bere albuma garai guztietako 500 onenen artean jarri zuen, 496. postuan, zerrendako gaztelaniazko rock-album bakarra zela. Orobat, garai guztietako 50 kanta latino arrakastatsuenetatik 41. postuan kokatu zuen «Hips Don't Lie»[8][9] Shakira izan zen Billboard Hot 100 zerrendako lehen postuan abesti bat kokatu zuen Hego Amerikako lehen artista eta bakarra.

Hiru Munduko Futbol Txapelketatan jarraian kantatu duen artista bakarra da.[10]

2020ko otsailaren 2an, Shakira eta Jennifer Lopez izan ziren Super Bowl LIV-en atsedenaldiko ikuskizunean artista nagusiak, Miami Gardensen, Floridan.[11]

Lehen urteak

1977ko otsailaren 2an jaio zen Barranquila, Kolonbian. Aita, William Mebarak Chadid, libanoar jatorriko estatubatuarra da eta ama, Nidia del Carmen Ripoll Torrado, kolonbiarra. Alaba bakarra da, baina aitaren aldetik, 8 anai-arrebaorde zaharrago ditu.

Shakira-k (شاكرة šākira) "esker onekoa" esan nahi du arabieraz. Shakir (شاكر šākir) izenaren forma femeninoa da. Bere bigarren izena, Isabel, bere amaren familiatik datorkio. Bere lehen deitura, Mebarak (مبارك məbārak), jatorri arabiarrekoa da, eta bere bigarren deitura, Ripoll, katalan jatorrikoa.

1988an, lehen aldiz, "Buscando artista infantil" telebista-lehiaketan parte hartu zuen (Telecaribe Kolonbiako kostaldeko katean). Lehiaketa hori hiru urtez irabazi zuen jarraian.

Musika ibilbidea

1990-1994: lehen albumak

10-13 urte bitartean, Shakira hainbat ekitalditara gonbidatu zuten Barranquillan, eta nolabaiteko entzutea lortu zuen eskualdean.[12] Horren ondorioz, antzerki-ekoizle bat ezagutu zuen, eta hark Barranquillatik kanpo ezagutarazten lagundu zion. Sony Kolonbiako ekoizle bat ere ezagutu zuen, eta hark, proba bat egin ondoren, abeslaria sustatzea erabaki zuen. Zuzenean entzun eta gero, Shakira hiru album grabatzeko kontratatu zuten.[13]

Shakira Bogotára joan zen bizitzera, eta hamalau urte zituela atera zuen lehen diskoa, 1991n. Magia izeneko album horrek berak idatzitako abestiak ditu, besteak beste, «Magia», «Esta noche estoy contigo» eta «Tus gafas oscuras». Albuma, ordea, porrot komertziala izan zen, mila ale bakarrik saldu baitzituen.

1993an, hamasei urte bete eta egun gutxira, Viña del Mar-eko Nazioarteko XXXIV. Kantu Jaialdian parte hartu zuen, eta «Eres» abestiarekin lehiatuta hirugarren postua lortu zuen.[14] Bigarren albuma, Peligro izenekoa, urte horretan bertan kaleratu zuen. Album horrek aurrekoak baino harrera hobea izan zuen arren, Shakirarentzat ere porrota izan zen salmentei dagokienez, eta horregatik erabaki zuen musikan geldialdi bat egitea ikasketak amaitzeko. Gaur egun, «Magia» eta «Peligro» albumak deskatalogatuta daude.

1994an, El Oasis miniseriearen protagonista izan zen, Cenpro TVn, Pedro Rendón aktorearekin batera.[15][16]

1995-1997: Pies descalzos

1995ean, diskoetxeak artista kolonbiarren arrakasten disko bat merkaturatzea erabaki zuen. Shakirari proposatu ziotenean Magia edo Peligro aurreko diskoetako abestiren bat sartzea, Shakirak ez zuen nahi izan, eta kantu berri bat konposatzea eskaini zuen. Horrela sortu zen «¿Dónde estás corazón?», eta arrakasta handia izan zuen irratietan. Kanta Kolonbiatik kanpo ere entzuten hasi zen.

1995ean, Shakirak estudioko lehen album ofiziala argitaratu zuen, Pies descalzos (aurreko urtean grabatua). Luis Fernando Ochoak lagundu zion ekoizpen lanetan. Lau milioi aletik gora saldu ziren.[17] The Remixes izeneko lehen birnahasketa-albuma 1997an kaleratu zuten eta bere kanta ezagunenen portugesezko bertsio batzuk ere sartu zituen, eta 500 bat mila ale saldu zituen mundu osoan.

1998-2000: ¿Dónde están los ladrones?

1998ko irailean, Shakirak bere bigarren estudio-albuma argitaratu zuen, ¿Dónde están los ladrones? izenekoa, hiru milioi dolar estatubatuar inguruko produkzio-kostuarekin, eta kalkulatzen da 10 milioi kopia baino gehiago saldu dituela. Horri esker, beste merkatu eta herrialde batzuetara zabaldu zuen bere ospea, hala nola Frantziara, Suitzara eta, bereziki, Estatu Batuetara, herrialde horretan bakarrik milioi bat ale baino gehiago saldu baitzituen.[18][19] Bereziki arrakastatsuak izan ziren «Ciega, sordomuda», «Tú», «Inevitable» eta «Ojos así» singleak.

Albumaren arrakastaren ondorioz, MTVk Shakira gonbidatu zuen 1999an, MTV Unplugged izeneko zuzeneko lehen albuma ekoizteko. Albumak 5 milioi ale baino gehiago saldu zituen mundu osoan.[20] 2000ko otsailean merkaturatu zen.

2000ko martxoan, Tour Anfibio izeneko hiru hilabeteko birari ekin zion, Latinoamerikako eta Estatu Batuetako kontzertuak barne. Bira Perun hasi eta Argentinan amaitu zen. 2000ko abuztuan, MTV Video Music Award bat irabazi zuen, «Publikoaren Nazioarteko Saria» kategorian, «Ojos así» abestiarekin. 2020an, The Rolling Stone aldizkariak ¿Dónde están los ladrones? albuma jarri zuen garai guztietako 500 onenen artean, hurrenez hurren, 496. postuan, eta zerrendako gaztelaniazko rock-album bakarra da».[21]

2001-2004: Servicio de lavandería eta nazioarteko arrakasta

2001eko azaroan, kantariak bere hirugarren estudio-albuma eta lehen «elebiduna» argitaratu zituen, Laundry Service (Servicio de lavandería Hispanoamerikan eta Espainian) izenekoa, eta pop eta rocka batu zituen musika latinoko elementuekin (tangoa eta Andeetako musika, adibidez) eta elementu arabiarrekin. Albumean gaztelaniaz idatzitako lau abesti ere sartu ziren, besteak beste «Que me quedes tú» eta «Te dejo Madrid», gaztelaniatik ingelesera itzuli ez ziren bakarrak. Ingelesera egokitzeari buruzko kritikak jaso zituen arren, Laundry Service arrakasta komertziala izan zen, eta, pixkanaka, mundu osoko 13 milioi unitate baino gehiago saldu ziren, Shakiraren webgune ofizialean esaten den bezala.[22] Oso arrakastatsua izan zen haren lehen singlea, «Whenever, Wherever» (gaztelaniazko bertsioa, "Suerte"). Lehena izan zen hainbat herrialdetako arrakasta-zerrendetan, eta seigarren postua lortu zuen Billboard Hot 100ean. Era berean, singleak arrakasta izan zuen Europan, Frantzian edo Suitzan, non abestia 17 astez egon baitzen lehen tokian.[23][24] Bigarren singlea, «Underneath Your Clothes», ere arrakastatsua izan zen Europako, Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetan, eta Estatu Batuetan, berriz, 9. postua lortu zuen Billboard Hot 100-en.[23] Gaztelaniadun herrialdeetan, bigarren single gisa, «Te dejo Madrid» atera zen.

Bizita pertsonala

Shakira giro katolikoan hazi zen. Valerie Domínguez Tarud, Ariadna Gutiérrez eta Paulina Vega modeloen lehengusu urruna da.

2011 hasieretatik Gerard Piqué futbolariarekin harreman sentimental bat izan du. Kantariak baieztatu zuen harremana, Twitter bidez 2011ko martxoaren 29an. Kuriositate bezala: kantariak eta futbolariak urteak egun berean (otsailaren 2an) betetzen dituzte, nahiz eta 10 urteko aldearekin. Bi seme izan dituzte elkarrekin: Milan Piqué, 2013ko urtarrilaren 22an jaioa, eta Sasha Pique, 2015eko urtarrilaren 29an jaioa. Hala ere, abeslariaren eta futbolariaren arteko harremana 2022an amaitu da, komunikabideek diotenez, futbolariak Clara Chiarekin hasi zuen harremanagatik. Harreman horren ondoren, Shakirak abesti oso arrakastatsuak eskaini dizkigu; hala nola, "Te felicito", "Monotonia" eta Bizarrapekin izandako elkarlana. Azken abesti honek arrakasta berezia izan du bai eta eztabaida handia sortu ere.

Kolaborazioak

Filmografia

Zinema - Telebista
Urtea Izena Papera Oharrak
1986 Vivan Los Niños Hainbat pertsonaia Shakira txikitan
1994 El Oasis Luisa María Minisaileko protagonista
2001 - 2009 Saturday Night Live Shakira bera Musikari gonbidatua
2005 7 vidas Kameoa
2009 Ugly Betty "The Bahamas Triangle" atalean
2010 Wizards of Waverly Place "Dude Looks Like Shakira" atalean
2011 Dora, la exploradora Atala: "Dora's Explorer Girls: Our First Concert"
2013 The voice AEB Epaile / Entrenatzailea Laugarren sasoia
The Ellen DeGeneres Show Gonbidatua Hamargarren denboraldia, "Mother's Day Show/Shakira/Bethenny Frankel" saioa
2014 The voice AEB Epaile / Entrenatzailea Seigarren saioa
2016 Zoopatia Gazelle Ahotsa
Sueño de amor Shakira bera Bi atal. Gainera Shakirak abestu zuen Maná taldearekin batera telenobelaren hasierako kantua, "Mi verdad".

Diskografia

  • 1991: Magia
  • 1993: Peligro
  • 1996: Pies Descalzos
  • 1997: The Remixes
  • 1998: ¿Dónde están los ladrones?
  • 2000: MTV Unplugged
  • 2001: Laundry Service
  • 2002: Laundry Service: Washed & Dried
  • 2002: Grandes Éxitos
  • 2004: Live & Off The Record
  • 2005: Fijación Oral Vol. 1
  • 2005: Oral Fixation Vol. 2
  • 2006: Edición de Lujo: Fijación Oral Vol. 1/Oral Fixation Vol. 2
  • 2009: She Wolf
  • 2010: Sale el Sol
  • 2011: Live From Paris
  • 2014: Shakira
  • 2017: El dorado

Musika itzuliak

  • 1996-1997: Tour Pies Descalzos
  • 2000: Tour Anfibio
  • 2002-2003: Tour de la Mangosta
  • 2006-2007: Tour Fijación Oral
  • 2010-2011: Sale el Sol World Tour
  • 2018: El Dorado World Tour
  • 2023-2024: Shakira 2023-2024 World Tour

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Pies descalzos, el exitoso álbum de Shakira, cumple 25 años» Rolling Stone 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Latin GRAMMYs» Latin GRAMMYs (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  3. Ramirez, Rauly. (2009-12-18). Chart-topper Solis named Latin artist of the decade. .
  4. «Top Latin Artists - Decade-End | Billboard» web.archive.org 2020-12-20.
  5. 20 canciones latinas más importantes de todos los tiempos de la revista Billboard. .
  6. «Hot Latin Songs - Decade-End» Billboard.
  7. «Hot Latin Songs - Decade-End» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  8. «Las 50 canciones más importantes de pop latino» Rolling Stone 2018-06-11.
  9. Stone, Rolling. (2020-09-22). «The 500 Greatest Albums of All Time» Rolling Stone.
  10. Espectador, El. (2020-04-12). «ELESPECTADOR.COM» ELESPECTADOR.COM.
  11. (Gaztelaniaz) «Jennifer Lopez y Shakira encabezarán el show de medio tiempo del Super Bowl» CNN 2019-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  12. "Shakira" Txantiloi:Wayback. Contemporary Musicians, Volume 33. 2002. Retrieved February 5, 2007.
  13. Driven: Shakira. VH1.
  14. "Eres" en el Festival de Viña del Mar, 1993 YouTuben
  15. El Oasis, telenovela y miniserie. Colarte.
  16. Efemérides de febrero. Patrimonio Fílmico.
  17. Franco, Adriana. (23 de marzo deh 2000). «Shakira: esa rubia debilidad» La Nación (Bartolomé Mitre).
  18. «La cantante colombiana Shakira cumple 32 años» La Vanguardia 3 de febrero de 2009.
  19. Shakira - Dónde están los ladrones (1998). .
  20. Shakira Realms - MTV Unplugged. .
  21. Stone, Rolling. (2020-09-22). «The 500 Greatest Albums of All Time» Rolling Stone.
  22. Shakira’s Songs Are the Heart of Her Success. 30 de julio de 2007.
  23. Shakira Biography. RollingStone.com.
  24. The official swiss charts - Shakira - Whenever Wherever. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.