Shakespears Sister
Shakespears Sister pop eta rock musika bikote alternatiboa izan zen, Erresuma Batuan kokatua. 1988an Siobhan Fahey kantagileak sortu zuen, honek Bananarama utzi ondoren.
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Shakespeare's Sister (argipena)».
Shakespears Sister | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Londres |
Musika mota | synthpop eta rock alternatibo |
Urteak | 1988 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | London (en) |
Informazio gehigarria | |
shakespearssisterofficial.com | |
Ibilbidea
Shakespears Sister bakarkako proiektu gisa hazi zen hasiera batean, baina 1989rako bikote bihurtu zen Marcella Detroit musikari estatubatuarra gehitu zenean. Elkarrekin, Faheyk eta Detroitek, bi disko eta zenbait single Erresuma Batuko salduenetan jarri zituzten. Abesti ezagunena 1992an egin zuten, "Stay", zeina EBko single zerrendako 1. postuan izan zen zortzi astez jarraian[1].
Detroitek utzi egin zuen taldea 1993an, eta Fahey berriro kide bakar gisa jarraitu zuen, baina liskarrak izan zituzten bien artean talde izenaren erabilpenaren inguruan[2]. Garai hori igarota, 2019an, Fahey eta Detroit berriro elkartu ziren Shakespears Sisterren bira batean eta single bat kaleratu zuten, "Queen's Horses" izenarekin.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «All The Official Singles Chart Number 1s» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
- (Ingelesez) «Interview: Siobhan Fahey - 'Why should you stop if you're still inspired?'» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).