Shahjalal Nazioarteko Aireportua
Shahjalal Nazioarteko Aireportua (bengaleraz: হযরত শাহ্জালাল আন্তর্জাতিক বিমানবন্দর: Hozrot Shahjalal Antôrjatik Bimanbôndôr) ((IATA: DAC, ICAO: VGHS): Bangladeshko nazioarteko aireportu nagusia da. Kurmitolan dago, Dhaka hiriburuaren iparraldean, hiriburuko hirigunetik 17 kilometrora.
Erabilpena
Bangladeshko Aire Armadaren base eta aireportu nagusia ere bada. Lehen, Dakhako Nazioarteko Aireportua eta, geroago, Zia Nazioarteko Aireportua izenak izan zituen, Shah Jalalen omenez izendatu baino lehen, Bangladesheko santu estimatuenetako bat, sufismoaren ordezkari bat.
Shahjalal aireportua da Biman Bangladesh Airlines aire-konpainia nazionalaren zentro nagusia. Gainera, Bangladesheko aire-konpainia pribatu gehienen gune nagusia da, Regent Airways, Novoair eta US-Bangla Airlines barne.[1][2][3]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Shahjalal International Airport» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-22 data duen 1105938562 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-22 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Ahmad, Rashiduddin. (29 September 2010). «New airport at Trishal: Flight of fancy or urban nightmare?» The Daily Star.
- Byron, Rejaul Karim. (28 August 2010). «New int'l airport to cost Tk 50,000cr» The Daily Star.
- AIRPORT DEVELOPMENT HISTORY. Civil Aviation Authority, Bangladesh.