Shadows in the Sun

Shadows in the Sun (euskaraz Itzalak Eguzkipean, The Shadow Dancer izenez filmatua, Itzaletako Dantzaria) 2005eko Brad Mirman britainiar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko telefilma bat da. Harvey Keitel, Joshua Jackson, Claire Forlani eta Giancarlo Giannini aktoreek antzeztu zuten.

Shadows in the Sun
Jatorria
Argitaratze-data2005
IzenburuaShadows in the Sun
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia dramatikoa eta komedia erromantikoa
Iraupena100 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Brad Mirman
Gidoigilea(k)Brad Mirman
Antzezlea(k)
Harvey Keitel
Joshua Jackson
Claire Forlani
Giancarlo Giannini
John Rhys-Davies
Valeria Cavalli
Silvia De Santis
Bianca Guaccero
Stomy Bugsy (en) Itzuli
Lily Tirinnanzi (en) Itzuli








[[Kategoria:Stomy Bugsy (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lily Tirinnanzi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaEddie Hamilton (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMark Thomas
Argazki-zuzendariaMaurizio Calvesi

IMDB: tt0376181 Filmaffinity: 559338 Allocine: 119125 Rottentomatoes: m/shadows_in_the_sun Allmovie: v317172 TCM: 775772 TV.com: movies/shadows-in-the-sun Netlix: 70042672Edit the value on Wikidata

Argumentua

Jeremy (Joshua Jackson), bizi berri baten bila eta idazle izatea amesten duen britainiar liburu argitaratzaile gazte bat da. Bere argitaletxeak betebehar berezi bat eman berri dio: Italiako Toskana eskualdera joan eta bertan idaztetik laga eta erbesteraturik bizi den Weldon Parrish idazlea (Harvey Keitel) liburu berri bat idatz dezan konbentzitzetu beharko du. Baina jada hasieratik Jeremy Weldonen alaba Isabella ederraz (Claire Forlani) txora-txora eginda eta maitemindurik gelditzen da.

Gerora, eta oztopo ugari gaindituz, Jeremy Weldonengana hurbiltzea lortuko du, hura bere tutorea bilakatuko delarik. Denbora ugari toskanar landa paisaia eguzkitsuan eta muino horixketan barna txangoak eta ibilbideak oinez eginez eta bizitza, sentipen eta pentsmenduei buruz mintzatzen iragango dute. Biek herriko jendearen lagun egin eta azkenean elkarren lagun ere egingo dira. Jai gau batez, Jeremyk Isabellarekin bakarka egoteko unea er izango du.

Azkenean, bi gizonen arteko zintzotasunak bientzako onura ekarriko du. Weldonek behar zuen inspirazioa lortu eta berriz ere idazteko gai dela jabetuko da. Aldiz, Jeremyri Ingalaterrara itzultzeko unea iritsi zaion arren, bere bizitzako ardatz nagusia maitasuna dela jabetu eta Isabellarkin Toskanan bizitzen geldituko da.

Aktoreak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.