Shaak-Ti
Shaak-Ti edo Shaak Ti Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da. Klon Gerretan gogor borrokatu zuen Jedi Kontseiluko jedi maistra bat izan zen. Shaak-Ti Palpatine Kantziler Gorena salbatzen saiatu zen, baina Grievous jeneralak harrapatu zuen. Bere hutsegitea konpondu nahirik, Shaak-Ti Grievousen untzira itzuli zen Palpatine salbatzeko asmoz, baina, berriz ere, harrapatu egin zuten. Shaak-Tiren heriotza eztabaidagai da. Sitharren Mendekua filmeko ezabatutako eszenetan, Grievousek berak hiltzen du Obi-Wan Kenobi eta Anakin Skywalkerren aurrean. Alabaina, The Force Unleashed proiektuan, Shaak-Tik bere burua Sarlacc munstroaren putzuan bota zuen.
Shaak-Ti | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Errepublika Galaktikoa |
Sexua | emakumezkoa |
Jarduera | Jedia Jedi Council (en) |
Bestelakoak | |
Ikasleak | Maris Brood (en) |
66 Agindua
Shaak-Ti bizirik irten zen 66 Aginduaren aplikaziotik. Ia jedi guztiak suntsituak izan ziren gertaera haien ondoren, Shaak-Tik Felucia planetara ihes egin zuen. Indarraren Alde Ilunak Anakin Skywalker limurtu zuenean, 66 Agindutik bizirik irten ziren jediak ehizatzen hasi zen. Hau, Darth Vaderrek txikitan Kashyyyketik bahitua izan zen Starkiller izeneko padawan bat lortu zuen arte izan zen. Vaderrek Starkiller zenbait planetetara bidali zuen jediak hiltzera.
Starkillerrek Shaak-Ti eta Maris Brooden aurka borrokatu zuen Felucian. Shaak-Ti garaitua izan zen, eta, ondorioz, suizidatu egin zen. Jedi maistraren padawanak ihes egin zuen eta, beranduago, indarraren alde ilunak limurtua, honen botereak Starkillerren aurka erabili zituen garaitua izan zen hurrengo borroka batean, baina Starkillerrek bizirik uztea erabaki zuen.
Ikus, gainera
- Maris Brood