Sha'Carri Richardson
Sha'Carri Richardson (AEB, 2000ko martxoaren 25a) atletismoan aritzen den estatubatuar atleta da, abiadura-lasterketetan aditua.[1] 2023ko Munduko Atletismo Txapelketan, hiru domina irabazi zituen: urrea 100 m, zein 4 × 100 m, artekoan eta brontzea 200 metrokoan.[2]
Ibilbidea
2017ko otsailaren 23an, Txapelketa Panamerikarrean lortu zuen lehen domina. Nazioartean izan zuen lehen arrakasta errelebuetan lortu zuen, 4 × 100 m-ko lasterketan urrezko domina lortu zuenean. 2019an irabazi zuen NCAA Txapelketako 100 metroko lasterketa.[2]
Tokio 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzeko sailkatu zen, baina ezin izan zuen parte hartu, Tetrahidrokanabidolean (THC), cannabisaren osagai nagusian, positiboa eman baitzuen.[3] Ondoren, depresioak jota geratu zen, eta amaren heriotzak areagotu egin zuen. Horrek baldintzatu egin zuen, 2022ko Munduko Txapelketarako sailkatu ezin izateko.[4]
2023an, Diamantezko Ligako bi partidatan 100 metroko probak irabazi zituen: Dohan eta Chorzów. [2]] Urrezko domina irabazi zuen 2023ko Munduko Atletismo Txapelketan, 100 m-ko proban, 10,65 segundoko denboraz, Shericka Jackson eta Shelly-Ann Fraser-Pryce jamaikarren aurretik.[5]
Bizitza pribatua
Dallasen (Texas) bizi da, eta Luisianako Estatu Unibertsitatean entrenatu eta ikasten du.[1] Publikoki bisexuala da.[6]
Nazioarteko palmaresa
Munduko Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Froga |
2023 | Budapest (Hungaria ) | 100 m | |
2023 | Budapest (Hungaria ) | 4 × 100 m | |
2023 | Budapest (Hungaria ) | 200 m |
Erreferentziak
- «Daniel Roberts» web.archive.org 2022-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- «Sha'Carri RICHARDSON | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- (Gaztelaniaz) «Sha'Carri Richardson da positivo por cannabis» MARCA 2021-07-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- (Gaztelaniaz) «Sha'Carri Richardson habla de nuevo de la salud mental: "En el instituto traté de suicidarme"» MARCA 2023-08-07 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- «FINAL | 100 Metres | Results | Budapest 23 | World Athletics Championships» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- (Ingelesez) Schultz, Ken. (2023-07-10). «Sha’Carri Richardson wins USATF gold, other out athletes shine» Outsports (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).