Shōwa no hi

Shōwa no hi (japonieraz: 昭和の日, euskaraz: «Shōwaren eguna») japoniar egutegiaren jaiegun nazionala da, Golden Weeken parte dena.[1] 2007tik aurrera, urte bakoitzeko apirilaren 29an ospatzen dute, Midori no hi jaialdia ordezkatuz..

Shōwa no hi
Ospakizunaren kontrako manifestaldia, 2016
Izen ofiziala昭和の日 (japonieraz: Shōwa no hi)
TokiaJaponia
Data
DataApirilaren 29

Shōwa no Hik esanahi sakona du: Shōwa Aroak izan zuen helburua definitzea. Aztoramendu garai bat izan zen, non Japoniak gatazka beliko asko izan zituen, tartean AEBen aurka galdu zuen gerra. Baina, Aro horretan, japoniarren borondate eta indarrari esker mirariz indarberritu ahal izan zen. Horri esker «mirari japoniarra» gauzatu zen. Beraz, Shōwa no Hi-k herritar guztiei aro horretan igarotako penak eta pozak gogorarazteko eta belaunaldi berriei helarazteko helburua du, etorkizun oparoa eta berria sortzeko.

Jaiegun hori Hirohito enperadorearen urtebetetzea zen. 1985etik, bere omenez jaiegun bilakatu zen. Baina Hirohito enperadorea 1989ko urtarrilaren 7an hil zenean, izena eta arrazoia Midori no hi jarri zizkioten, 1989tik 2006ra mantendu zena, eta 2007tik aurrera Shōwa no Hi izena hartu zuen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Japanese Holidays» japan-guide.com.

Kanpo estekak

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.