Sfax
Sfax[1] (arabieraz: صفاقس Safāqis) Tunisiako erdi-ekialdeko hiria eta portua da, izen bereko gobernamenduko hiriburua, Gabesko golkoaren ertzean (Mediterraneo itsasoa), Kerkennah uharteen aurrean. 265.131 biztanle (2004). Tunisiako lehen merkataritza-portua da, eta olioa, espartzua, fruituak eta, batez ere, fosfatoak esportatzen dira handik. Tunisiako bigarren arrantza-portua da, bestalde, eta industriak ere (janari-industria, kimika-industria) garrantzi handia du hiriko ekonomian. Aipagarriak dira harresi zaharrak eta meskita handia.
Sfax | |
---|---|
municipality of Tunisia (en) | |
Herriko kale bat. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Tunisia |
Probintzia | Bizerta |
Izen ofiziala | صفاقس |
Posta kodea | 3000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°44′N 10°46′E |
Azalera | 56 km² |
Altuera | 24 m |
Demografia | |
Biztanleria | 272.801 (2014) 265.131 (2004) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2004) |
Dentsitatea | 4.871,45 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Grenoble, Makhatxkala, Marburg, Safi, Dakar, Casablanca, Oran, Halle (Saale) eta Duala |
commune-sfax.gov.tn |
Historia
Taparura eta Thaenaeren hondakinen gainean eraiki zen K.a.tik 849 urtean, eta oparotasun handian bizi izan zen IX. mendeaz geroztik, ehungintza, arrantza eta merkataritzari esker.
Klima
Datu klimatikoak (Sfax) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16 | 17 | 19 | 21 | 24 | 28 | 31 | 32 | 29 | 26 | 21 | 17 | 23.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7 | 8 | 9 | 12 | 16 | 19 | 22 | 23 | 21 | 17 | 12 | 8 | 14.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 23 | 15 | 23 | 20 | 10 | 5 | 0 | 3 | 23 | 33 | 25 | 23 | 203.2 |
Iturria: Weatherbase [2] |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- Weatherbase. (2011). Weatherbase: Historical Weather for Sfax, Tunisia. .
- marburg.de. Universitätsstadt Marburg Partnerstädte. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.