Sezen Aksu

Fatma Sezen Yıldırım, ezagunagoa Sezen Aksu deituraz (Denzil, Turkia 1954ko uztailaren 13a) abeslari, musikagile, kanta idazle, kantugile, aktore eta disko ekoizle turkiarra da. Bere ibilbideagatik eta hastapenean gainditutako erronka eta barrera sozialengatik Turkiako Pop erregina ere deitu izan zaio[1].

Sezen Aksu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFatma Sezen Yıldırım
JaiotzaSarayköy (en) Itzuli, 1954ko uztailaren 13a (69 urte)
Herrialdea Turkia
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, kanta-idazlea, kantugilea, aktorea, disko-ekoizlea eta estudioko musikaria
KidetzaMavi Yolcular (en) Itzuli
Izengoitia(k)Sezen Aksu eta Sezen Seley
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaRaks Müzik (en) Itzuli

sezenaksu.com.tr
IMDB: nm0015574 Allocine: 129983 Allmovie: p272990
Facebook: SezenAksu Youtube: UC6OI7Crv96jgra5pwJNDFRQ Spotify: 64d1rUxfizSAOE9UbMnUZd iTunes: 14420857 Last fm: Sezen+Aksu Musicbrainz: 635e2a34-a566-47c4-b61d-fa5d203856aa Songkick: 64366 Discogs: 97253 Allmusic: mn0000790524 Deezer: 9289 Edit the value on Wikidata

Sezen Aksuk eragin nabarmena izan du Pop Turkoan, 1975ko debutaren ostean; baita bere karreran zehar bertako artistekin eginiko eginiko elkarlan eta eskainitako aholkularitzengatik. Hauen artean Sertab Erener, Şebnem Ferah, Aşkın Nur Yengi, Hande Yener, Levent Yüksel edota Tarkan. Bere ibilbide guztian zehar, 20 milioi diska baina gehiago saldu ditu[2].

Biografia

Sezen Aksu Turkiako Sarayköy herrian jaio zen. Hiru urte zituela bere familia Esmirna hirira etxe aldatu zen, eta han pasa zuen bere haurtzaro eta nerabezaroa. Eskola pintura, antzerkia eta musika ikasi zituen eta Egeoko institutoan zegoen bitartean bere lehenengo konposaketa musikala argitaratu zuen[3]. Lehen abesti hau Kaybola Yillar oso ezagun bilakatu zen eta bere etorkizuneko ibilbidea bideratu zuen. Une horretan, Sezek Aksu lehen emakume turkiarra bilakatu zen bere abesti propioak konposatu, interpretatu eta argitaratzen zituena.

Bere lagun Ajda Pekkanekin batera, Aksu musika ikasketetan lizentziatua izan zen 1970. hamarkadan.

Bera gehienbat Kiss Kiss abestiagatik da ezaguna, baina bere ibilbide guztian 17 single, 25 album argitaratzeaz gain 1500 kontzertu baina gehiago eman ditu. Honez gain bere abestiak 100 artistek baina gehiagok interpretatu dituzten eta 200 sari baina gehiago jaso ditu.

Diskografia[4]

45 RPM (Biniloa)

Izena Urtea
Haydi Şansım / Gel Bana 1975
Olmaz Olsun / Seni Gidi Vurdum Duymaz 1976
Kusura Bakma / Yaşanmamış Yıllar 1976
Allahaısmarladık / Kaç Yıl Geçti 1977
Kaybolan Yıllar / Neye Yarar 1977
Gölge Etme / Aşk 1978
İlk Gün Gibi / Yalancı 1979
Allahaşkına / Sensiz İçime Sinmiyor 1979
Heyamola 1983

Singleak

Izena Urtea
Hadi Bakalım 1992
Sude 1993
Cumartesi Türküsü 1997
rkekler 1998
Sarı Odalar 1999
Remix Maxi Single 2001
Yeni ve Yeni Kalanlar 2014
Çaya Güzelleme (Eksik Olma) 2015

Albumak

Izena Urtea
Git 1986
Sezen Aksu`88 1988
Sezen Aksu Söylüyor 1989
Gülümse 1991
Deli Kızın Türküsü 1993
Işık Doğudan Yükselir 1995
Öptüm Remix 2011
Biraz Pop Biraz Sezen 2017
Biraz Pop Biraz Sezen Remix 2017
Demo 2018
Türkiye Şarkıları (Canlı) 2019
Demo 2 2020

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Galilea, Carlos. (2005-07-09). «Sezen Aksu, la diva del pop de Turquía» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Sezen Aksu» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  3. «Sezen AKSU» www.sezenaksu.com.tr (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  4. «Sezen AKSU» www.sezenaksu.com.tr (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.