Sexu harreman
Sexu harremana bi gizaki edo gehiagoren arteko sexu jarduera da, gorputzen ukipen fisiko estua izaten duena, maiz koitora heltzen dena. Definizio horri jarraikiz, nork bere burua masturbatzea ez da harreman sexual bat. Koito edo sarpenaz burutzen ez diren harremanak —zirritan ibiltzea edo elkar masturbatzea, kasu— sexu harremanak ote diren eztabaidagai da. Sexu harremanak, ugalketarako ez ezik, amodioa adierazteko edo plazer fisikoa sentitzeko ere egiten dira.
Sexu harremana gauzatzeak hainbat aldi izaten ditu:
- libido edo sexu gogoz hasten da sexu-harremana;
- musu, laztan eta bestelako estimuluen kitzikapena abiarazten da;
- koitoarekin edo gabe, orgasmora hel daiteke, sexu-harremana burutzeko.
Sexu-harreman motak
Hainbat irizpideri jarraituz, mota askotako sexu harremanak izan daitezke:
- Sexu harreman heterosexuala: gizon eta emakume baten artekoa da.
- Sexu harreman homosexual: sexu bereko pertsonen artekoa da.
- Sarpenik gabeko sexu harremana: koitorik ez duen harreman sexuala, hala nola zirritan egitea eta elkar masturbatzea.
- Ménage à trois: hiru pertsonek batera duten sexu harremana, sexu berekoak izan edo ez.
- Taldekako sexu harremana: hiru pertsonak baino gehiagok batera duten sexu harremana.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.