Sexu-aldaketa

Sexu-aldaketa banako jakin baten jaiotzezko sexua aldatzean datza. Aldaketa hau modu naturalean izan daiteke, espeziearen ezaugarrien arabera, edo modu artifizialean, gizakiak eragina.

Pailazo-arrain arrunta.

Animalien sexu-aldaketa

Animali batzuk sexuz aldatzeko gai dira, erreproduzio-aparatua barne, adibidez pailazo-arrainak. Pailazo-arrainen hierarkiaren goiko postuan pailazo-arrain eme bat egoten da. Hau hiltzen denean, pailazo-arrain arrik menderatzaileenak sexuz aldatu eta emearen lekua hartzen du.

Gizakien sexu-aldaketa

Sexu-aldaketa transexualek beren sexu-anatomia aldatzeko erabiltzen duten metodoari deritzo. Termino klinikorik egokiena sexu berresleipenerako kirurgia da (ingelesez GRS), baginoplastia bezala ere ezaguna dena.

Sexu-aldaketa hitza ez da oso zehatza, gizakien sexua lau faktoreren mendean baitago:

Baina ezin dira lau faktore horiek aldatu:

  • Kromosomak aldatzea ezinezkoa da.
  • Gonadak ken daitezke, baina ezin dira aldatu.
  • Hormonen egoera alda daiteke.
  • Sexu ezaugarriak, hormonen bidez garatu daitezke edota kirurgia bidez.

Teknikak

  • Baginoplastia zakilaren alderantzikatzearekin [1]
  • Kolobaginoplastia[2]
  • Sexu berresleipen kirurgia kosmetikoa[3]
  • Klitoroplastia[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.