Sexkalextrik
Sexkalextrik Zarama musika taldearen bosgarren diskoa da, 1991. urtean taldeak argitaratutakoa[1][2].
Sexkalextrik | |
---|---|
Zarama taldearen Rock | |
Argitaratze data | 1991 |
Grabazioa | Cesar Ibarretxe |
Iraupena | 40'42" |
Diskoetxea | Elkar |
Partaideak
- Roberto Moso (ahotsa)
- Txus Alonso (gitarra)
- Tontxu Tabares (gitarra)
- Javier Álvarez (baxua, ahotsa)
- Ernesto Alava (bateria)
- Joseba Lafuente (teklatuak)
Grabaketa eta abestiak
Berriz ere Cesar Ibarretxe izan zen soinu teknikaria, eta aurreko diskan sartu zen Joseba Lafuente-ren teklatuek presentzia handiagotu zuten. Estilo berriak agertu ziren abestietan, aipagarriena etniko-tropikala (Magali, Iñaki)[3].
Zaramaren historian oso ezagun bilakatu ziren hainbat abesti daude diska honetan, denetan aipagarriena Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun[4]. Sexkalextrik bera eta Zoaz Euskal Herrira ere asko entzun ziren. Sexkalextrik[5] abestiaren bideoklipa egin zen. Alde Egin abestia AC/DC taldearen moldaera bat da[3].
Azala
"Sexkalextrik" izenari kasu eginez azala lau zatitan banaturik dago. Hirutan aintzinako Formula 1-eko autoak eta gidariak agertzen dira eta goiko eskumako laurdenean Marilyn Monroe[3]. Mikel Garai eta Mikel Clementek diseinatu zuten azala.
Kantuen zerrenda
- Sexkalextrik - 4:34
- Zoaz Euskal Herrira - 4:15
- Astindu - 4:02
- Magali - 3:20
- Gatazka Garaiak - 3:56
- Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun - 4:19
- Alde Egin - 4:44
- Berdin Samarrak - 3:28
- Gorroto Etxea - 4:21
- Idoloak Hil - 2:49
Erreferentziak
- Sexkalextrik. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- Txiribita. (2008-07-22). «ZARAMA - Sexkalextrik (1991)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Sexkalextrik» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- Iñaki, ze urrun dagoen Kamerun abestiaren gakoak. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- Eijerra. (2007-12-01). Zarama - Sexkalextrik (Bideoklipa) [azpitituluekin / subtitled. ] (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).