Sevillako Itsas Museoa
Sevillako Torre del Oro Itsas Museoa (gaztelaniaz Museo Naval Torre del Oro) hiriko ikurretako bat den Torre del Oron dago, Guadalquivir ibaiaren ertzean eta Maestranza Zezen Plazaren ondoan, Sevilla hirian.
Historia
Museoa izan aurretik, monumentua, kapera, bolbora biltegi, portuko kapitaintzaren bulego, presondegi, etab... bezala erabili zen. Museoa bera, 1936ko martxoaren 21eko ministro-agindu bategatik sortu zen, Armadaren Itsas Museoaren filial bat zelarik, baina, gerra zibilaren ondorioz, 1944an inauguratu zen, tamaina txikiko bi solairutan banatua dagoelarik, behekoa 85 metro karratukoa, eta, goikoa, 127koa, orotara, 623 metro karratu, horien artean, bisitariari erakusten zaizkion elementu guztiak banatzen direlarik.
Edukia
Bertan ikus daitezkeen gauzen artean, fosildutako itsas hondarrak, itsas arteen mekanismoak, iparrorratzak, brankako irudiak, itsas gaiko margolan eta grabatuak, antzinako itsas kartak, dokumentu historikoak... hormetan zein lurrean.
Laburbilduz, beheko solairuan, XVI. mendeko kanoi bat, pizkundetar estilokoa, aingurak, XIX. mendean eginiko ibaiaren planoak, guztiak izen ezagunik gabeko egileenak; badaude, baita ere, XIX. mendean eginiko Kartusiako toskak, eta estilo erromantikozkoak, hauen egilea, Pickman Markesa merkataria izan zen (Kartusiako toska lantegiaren jabea).
Lehen solairuan: XVI. mendean egin zen lehen mapamundi zientifikoaren erreprodukzioa, estilo pizkundetarrekoa eta Diego Riberok egina, estilo klasizistako brankako irudi bat, itsas banderak eta ontzien maketak dauden beira-arasak.
Itsasontzi maketa hauek dituzten beira-arasen artean, bereziki, pasaiarientzako bapore bat nabarmendu behar da, "Real San Fernando" izenekoa, Espainian eraikitakoa, eta, bere lehen bidaia, 1817ko uztailak 16an egin zuena. Nabarmendu beharreko beste maketa bat, "Giralda" yatea, Alfontso XIII.a eta honen seme Don Joan Borboikoak (Espainiako egungo erregea den Joan Karlos I.aren aitona eta aita) nabigatzeko erabili zutena.
Sevillako itsas historiaren zati bat ere erakusten du, bere ibaia eta Indietako Espainiar Inperioaren garaian izan zuen garrantzia, eta marinel ospetsuek utzitako ondarea.
Bisita
Gaur egun, bisitaren prezioa, euro 1ekoa da, asteartetan, sarrera dohakoa delarik. Bere toki txikia dela eta, museoa, ezin du, aldi berean, pertsona talde handi batek bisitatu, solairu bakoitzeko 50 pertsonara mugatuz, honela, guztientzako tokia egoteko.
Irudi galeria
- Fosila
- "Real Fernando" gurpildun baporea
- Kanoia
- Eskafandra
- "Inazio Loiolakoa" bergantina